|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet "Ahoa bete hots" jardunaldiak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren eskutik© cc-by-sa Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ¦ 2010-06-26 ¦ 10:36 ¦ bertsolaritzaKulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko eta etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko asmoz antolatu dira. Jardunaldietan parte hartuko duten adituen zerrenda luzea da: Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigaray eta Lorea Agirre. Uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazioaren eta Bertsozale Elkartearen egoitzan. Izen-emateko epea ekainaren 21etik uztailaren 16ra luzatuko da. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Kutxaren laguntza jaso du egitasmoak. Matrikula prezioa Matrikula arrunta: 50 euro EHBEko bazkideak: 35 euro (%30eko beherapena) Ikasle eta langabetuak: 35 euro Izen-ematea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea: - Telefono zk: 943 69 41 29 - administrazio@bertsozale.com EHUren kredituak Ikastaro honetan parte hartzeagatik Euskal Herriko Unibertsitateak kreditu 1 emango du. EgitarauaUZTAILAK 22: AHOZKOTASUNA ETA HAURRAK 08:30ean Jardunaldien hasiera. Aurkezpena 9:00etan Piter Ansorena (musikaria eta pailazoa) **“Eskara la kakatua?”. Ahozkotasuna eta aditasuna** 10:05ean Gorka Tolosa (bertsolaria eta antzezlea) **Ahozkotasunetik, haurrentzako sorkuntza konkretu bat: Iñaxito; bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia** 11:05ean Itziar Rekalde (ipuin kontalaria, antzezlea eta antzerki zuzendaria) Zertaz ari gara ipuinetaz ari garenean? 12:30etan Mahai-ingurua: Piter Ansorena, Gorka Tolosa eta Itziar Rekalde Moderatzailea: Xabier Sukia (Euskadi Irratiko esataria eta bertsolaria) 13:30ean Galdera-erantzunak 14:00etan Bukaera UZTAILAK 23: AHOZKOTASUNA HEZKUNTZAN, LITERATURAN ETA HEDABIDEETAN 09:00etan Miren Ibarluzea (Labayru Ikastegia — Herri Ondarea atala) Ahozkotasuna hezkuntzan: ahozkotasuna lantzeko materialak garatzea 10:05ean Joan Kruz Igerabide (idazlea eta EHUko irakaslea) Ahozkotasuna eta literatura 11:05ean Julian Beloki (kazetaria eta komunikazioan aditua) Hik nola esango hukek/n? 12:30ean Mahai-ingurua: Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide eta Julian Beloki Moderatzailea: Laxaro Azkune (Kazetari ohia eta gai-jartzailea) 13:30ean Galdera-erantzunak 14:00etan Bukaera UZTAILAK 24: AHOZKOTASUNA EUSKAL KULTURAN; LEHEN, ORAIN ETA GERO 09:00etan Antton Luku (Lizeoko irakaslea eta idazlea) Zer da Euskal antzerkia? 10:05ean Jose Angel Irigaray (idazlea) Modernitatearen hastapenak. 60. hamarkadako kultur garapena 11:05ean Lorea Agirre (kazetaria eta Sorguneak ikertegiko kidea) Nola egiten dugun horrek nolakoak garen esaten baitu 12:30ean Mahai-ingurua: Euskal kultura gaur. Jose Angel Irigarai, Antton Luku eta Lorea Agirre Moderatzailea: Joxean Agirre (Garako kazetaria eta idazlea) 13:30ean Galdera-erantzunak 14:00etan Bukaera Erantzunak#1. Re: "Ahoa bete hots" jardunaldiak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren eskutikEuskal Herriko Bertsozale Elkartea ¦ 2010-06-28 ¦ 15:33Kaixo denoi, Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|