|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
© cc-by-sa Xabier Paya ¦ 2010-06-18 ¦ 09:26 ¦
bertsolaritza
Urteroko zita heldu da. Euskal Herriko zazpi probintzietako 18 urtetik beherako bertsolari onenak Aguraingo Harresi aretoan bilduko dira ekainaren 19an, 2010eko eskolarteko bertsolari txapeldunak zein diren erabakitzeko.
11.00etan hasiko da
Gazteenek, 14 urtera artekoek, goizeko 11.00etan izango dute hitzordua. Zazpi lurraldeetako bina bertsolarik Naroa Sasieta gaijartzaile aguraindarraren esanetara kantatu beharko dute 14 bertsolari hauek:
- Peru Abarrategi (Aramaio, 1997)
- Maddalen Arrausi (Gasteiz, 1997)
- Txaber Altube (Abadiño, 1998)
- Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996)
- Maialen Akizu (Urretxu, 1996)
- Aratz Igartzabal (Gabiria, 1996)
- Aitor Servier (Azkaine, 1997)
- Lur Renteria (Baiona, 1996)
- Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos, 1997)
- Itxaro Dunate (Aiherra, 1997)
- Johaiñe Sarraillet ( Lakarri, 1997)
- Ibai Thornari (Zalgize, 1997)
- Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)
- Mikel Lasarte (Barañain, 1996)
Hauxe da egin beharko duten lana:
- Agurreko bertsoa gai baten inguruan
- Lau oinak emanda, bertso bana zortziko txikian.
- Binaka ofizioko gaian, zortziko txikian.
Ondoren, 14 bertsolaritatik 6 aukeratuko dira bigarren atala osatzeko ariketa hauetan:
- Hitz bat emango zaio bakoitzari (denei batera) bertso bana bota dezaten.
- Binaka ofizioko gaian, zortziko handian.
Eguerdiko 13:30ean, lagunarteko bazkaria izango da Lautada Ikastolako atarian.
Gazteen artean, zuberotarrik ez
Arratsaldeko saioa 15:30ean hasiko da. 12 bertsolarik osatuko dute taldea, Zuberoak ez baitu ordezkaririk aurkeztu:
- Xabi Igoa (Aramaio, 1992)
- Ainhoa Comas (Amurrio, 1994)
- Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 1992)
- Nerea Ibarzabal (Markina, 1994)
- Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993)
- Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995)
- Maiana Irigoien (Baiona, 1992)
- Txomin Elosegi (Hazparne, 1992)
- Mattin Luku (Donibane Garazi, 1992)
- Bixente Hirigarai (Baigorri, 1992)
- Ioar Tainta (Lesaka, 1992)
- Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire, 1994)
Hauexek dira 15-18 urte bitartekoek bete beharreko lanak:
- Agurreko bertsoa modu tradizionalean.
- Binaka ofizioko gaian, bina bertso zortziko handian.
- Binaka ofizioko gaian, hiruna bertso zortziko txikian.
Bigarren atalera 12 bertsolaritatik 6 pasatuko dira.
- Kartzelako lana: puntu bati erantzun eta gaia emanda bi bertso osatu.
Epaimahaia lagun hauek osatuko dute:
- Ekaitz Elorriaga (Araba)
- Gorka Intxaurbe (Bizkaia)
- Bakarne Urreaga (Gipuzkoa)
- Eneko Bidegain (Lapurdi)
- Beñat Soulé (Nafarroa Beherea)
- Nerea Bruño (Nafarroa)
Epai-mahaiko idazkari-lanetan Maiteder Sasieta arituko da.
|