|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eibarko txosnak egoera larrian Udalak tokiz aldatzea erabaki ondoren© cc-by-sa Jaixak Herrixak Herrixandako ¦ 2010-06-12 ¦ 07:44 ¦ jaiakEibarko Udalak jaietako txosnak tokiz aldatzea erabaki du, inplikatutako eragileekin hitz egin gabe, jaietarako 2 aste falta direnean, eta leku berriak txosna guztientzat tokia ez duenean. Sanjuanetan txosnak jarri nahi ditugun eragileok, Jaixak Herrixak Herrixandako batzordetik aho batez defendatzen dugu orain arteko lekua mantentzea. Gaur eguerdian prentsaurrekoa egingo da kontu honen inguruan Eibarren.
Udalaren jarrera aipatu behar da ororen gainetik. Izan ere, oso era aldrebesean argitaratu du txosnen eskaerak tramitatzeko informazioa. Alde batetik, gure kabuz lortu genuen maiatzaren 28an balizko araudi berria, zeina azkenean ez den aurten funtzionamenduan jarriko eta bestetik, txosnen eskaera egiteko epea ez da garaiz ohartarazi. Halaber, txosnagunea lekuz aldatzeko erabakia hartu du eta Justizia Jauregiaren aurreko parkean kokatu nahi ditu. Egoera honen aurrean, gure desadostasuna azaldu eta honako adierazpenak egin nahi ditugu: Ondorengo arrazoi sorta dela eta, txosnak Ego-Gainen mantentzearen aldeko apustu irmoa egiten dugu:
Gora jai, herrikoi, euskaldun eta partehartzaileak! Eibarko Jaixak Herrixak Herrixandako! batzordea Erantzunak#1. Eibarko txosnen leku aldaketari buruzko NO-DO bideoaJosu ¦ 2010-06-13 ¦ 18:20Hemen Ondarrutarrei kopiatutako bideoa: No-do Eibar, festejos de San Juan. Albistea atzo ZuZeun ere agertu zen, eta txosna jarriko duen Ustekabe txaranga eibartarraren blogean ere bai. Facebooken 100 lagundik gora batu gara: facebook.com/txosnak #2. Re: Eibarko txosnak egoera larrian Udalak tokiz aldatzea erabaki ondorenEibarko Jaixak Herrixak Herrixandako ¦ 2010-06-14 ¦ 12:22Dagoeneko 500 sinaduratik gora jaso ditugu txosnak Ego-Gain kalean mantentzearen alde. Larunbatean eragileok komunikatua irakurri genuen eta honako argazkia atera:
Txosnen toki aldaketari uko egiten diogu 50 metrotan ez direlako 8 txosna eta eszenatokia sartzen, eta bertan egitaua aurrera eramateko baldintzak ez dituelako betetzen toki berriak. Egitarauan honakoak azpimarratu daitezke:
Ekainaren 24ko jai ekitaldia: paseoaEkainaren 24an ajia pasatzeko pasiua deitu dugu, arratsaldez, Ego-Gain kalean. Izan ere paseatzeko gunea delako ez du nahi Udalak txosnak bertan jartzea. Horren ostean, arratsaldeko 9etan, Ustekabe fanfarreak txosnagunean animazioa eskeiniko du. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|