Teknologia albisteak
2

Eibarko txosnak egoera larrian Udalak tokiz aldatzea erabaki ondoren

Erabiltzailearen aurpegia
Jaixak Herrixak Herrixandako
2010-06-12 : 09:06

Eibarko Udalak jaietako txosnak tokiz aldatzea erabaki du, inplikatutako eragileekin hitz egin gabe, jaietarako 2 aste falta direnean, eta leku berriak txosna guztientzat tokia ez duenean. Sanjuanetan txosnak jarri nahi ditugun eragileok, Jaixak Herrixak Herrixandako batzordetik aho batez defendatzen dugu orain arteko lekua mantentzea. Gaur eguerdian prentsaurrekoa egingo da kontu honen inguruan Eibarren.


Argazkiak.org | Gazte Eguneko Bazkaria © cc-by-sa: jaixakherrixandako

Udalaren jarrera aipatu behar da ororen gainetik. Izan ere, oso era aldrebesean argitaratu du txosnen eskaerak tramitatzeko informazioa. Alde batetik, gure kabuz lortu genuen maiatzaren 28an balizko araudi berria, zeina azkenean ez den aurten funtzionamenduan jarriko eta bestetik, txosnen eskaera egiteko epea ez da garaiz ohartarazi.

Halaber, txosnagunea lekuz aldatzeko erabakia hartu du eta Justizia Jauregiaren aurreko parkean kokatu nahi ditu.


Eibarko txosnen ubikazioa

Egoera honen aurrean, gure desadostasuna azaldu eta honako adierazpenak egin nahi ditugu: Ondorengo arrazoi sorta dela eta, txosnak Ego-Gainen mantentzearen aldeko apustu irmoa egiten dugu:

  • Urte asko dira Ego-Gainen daudela txosnak. Herritarrak badakite han daudela bertara joan nahi izango balute. Era berean, urte hauek guztietan zehar, ingurukoekiko elkarbizitza arauak errespetatu dira.
  • Eragile guztientzako lekua dago. Juztizia Jauregiaren aurrean, berriz, ez dago leku fisikorik eragile guztientzako ez txosnaguneko egitaraua aurrera ateratzeko.
  • Segurtasun arauak betetzen ditu, hots, pertsona kopuru handiagoa sartzen da, gune irekia da, erorketa arriskurik ez dago eta inguruan ez dago probokaziorik edo liskarrik sor dezakeen gunerik.
  • Gune horrek txosnen egitaraua bete ahal izateko baldintzak betetzen ditu, ez baitu oztopatzen gainontzeko ekitaldiak aurrera ateratzea. Ez die trabarik egiten kontzertu, danborrada barraka edo su-artifizialei esaterako.
  • Inguruko komertzioei txosnek ez die baldintzatzen.
  • Udalaren aldetik ez da taxuzko arrazoirik jaso leku aldaketari buruz. Gainera, aurreko urteetan ezarritako baldintzak banan bana bete ditugu. Ondorioz, egunotan hurrengo ekimenak burutuko ditugu:
  1. Sinadura bilketa: Esku-orriak banatuko dira herrian zehar eta sinatzeko aukera izango da Eibarko hainbat tabernatan. "Esku-orriak deskargatu daitezke sanjuanak.com webgunean:http://sanjuanak.com/2010/06/11/txosnak2010/
  2. Prentsaurrekoa: Gaur ekainak 12, larunbata, Untzagako prentsaurreko masibora joateko deialdia egiten da, eguerdiko 13´00an. Aurreko urteetako Jaixak Herrixak Herrixandako kamisetekin joateko eskaera egiten da. Sortu daitezkeen mobilizazioei, adi egoteko ere eskatzen da.


Argazkiak.org | Gazte Eguneko Bazkaria II © cc-by-sa: jaixakherrixandako

Gora jai, herrikoi, euskaldun eta partehartzaileak!

Eibarko Jaixak Herrixak Herrixandako! batzordea

Erantzunak

Josu
2010-06-13 : 20:20

Hemen Ondarrutarrei kopiatutako bideoa: No-do Eibar, festejos de San Juan.



Albistea atzo ZuZeun ere agertu zen, eta txosna jarriko duen Ustekabe txaranga eibartarraren blogean ere bai.


Facebooken 100 lagundik gora batu gara: facebook.com/txosnak


Eibarko Jaixak Herrixak Herrixandako
2010-06-14 : 14:22

Dagoeneko 500 sinaduratik gora jaso ditugu txosnak Ego-Gain kalean mantentzearen alde. Larunbatean eragileok komunikatua irakurri genuen eta honako argazkia atera:



Argazkiak.org | Prentsaurrekoa © cc-by-sa: herrixandako


Txosnen toki aldaketari uko egiten diogu 50 metrotan ez direlako 8 txosna eta eszenatokia sartzen, eta bertan egitaua aurrera eramateko baldintzak ez dituelako betetzen toki berriak. Egitarauan honakoak azpimarratu daitezke:


  • Ekainaren 23an herri bazkaria. Iaz 240 lagun izan ziren.

  • Ekainaren 23 arratsaldean koadrilen arteko jolasak eta gauean San Juan Sua eta erromeria.

  • Ekainaren 25ean Eibarko taldeen kontzertuak.

  • Ekainaren 26an Txato Plato eta Mitosia.

Ekainaren 24ko jai ekitaldia: paseoa


Ekainaren 24an ajia pasatzeko pasiua deitu dugu, arratsaldez, Ego-Gain kalean. Izan ere paseatzeko gunea delako ez du nahi Udalak txosnak bertan jartzea.


Horren ostean, arratsaldeko 9etan, Ustekabe fanfarreak txosnagunean animazioa eskeiniko du.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago