Itzuli orri nagusira Bidali hau

Basque Center honetan euskaldun elebidunak ikerketagai hutsa gara

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-06-11 ¦ 10:26 ¦ hizkuntza

Gaurko Zaldieroaren tirak erreferentzia egiten dio aste honetan ireki den BCBL zentroari (Basque Center on Cognition, Brain and Language delakoa). Elebitasunaren alderdi neurologikoak ere aztertu behar ditu zentro horrek (adibidez mintegi batean urrian), eta badirudi euskaldun elebidunak ondo datozkiela ikerketarako... baina ikerketa gai hutsa izango gara nonbait, ez nonbait informatuta egotea merezi dugun herritarrak, ze webgunea ingeles hutsez dago.


© baimenarekin, Zaldieroa: tiraren zati bat da hau; osoa ikusteko hemen.

Erref.: Basque Center honetan euskaldun elebidunak ikerketagai hutsa gara (www.berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Basque Center honetan euskaldun elebidunak ikerketagai hutsa gara

javi ¦ 2010-06-13 ¦ 07:25

Government of "Gipuzcoa" da sustatzaile bat Vaske Zenter honetan . Enfin.

#2. BCBL

Sustatu ¦ 2010-06-28 ¦ 17:25

BCBL delakoak bideo promozional hau ekoiztu du. Hiru hizkuntzatan da, baina parterik handiena ingelesez gaztelaniaz azpidatzita; gaztelaniazko edo euskarazko parteek ez dute azpidatzirik.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz