|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kazetaritza ikasketek utzitako ajeak© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2010-06-14 ¦ 11:32 ¦ irakaskuntzaBete berri dut aspaldiko gogo bat: Kazetaritza ikasketak egitea. Lau urtean Leioara joan-etorrian ibili eta gero, azkenean, bukatu ditut ikasketak. Goi mailako edozein ikasketak, logikoa denez, norberaren baitan uzten ditu arrasto garrantzitsuenak, bertan geratzen direlako ikasitakoak eta bizi izandako esperientziak. Hala ere, inguruko gauza arruntenetan ere aurki daitezke egindako ibilbidearen zantzuak. Hona hemen aztarna horien bilduma txikia.
BOLIGRAFO HUTSAK Boligrafo huts mordoa pilatu ditut egongelako tiraderan. Ikustekoa da zenbat ordu eman behar izaten den Kazetaritzako fakultatean oharrak hartzen eta zirriborroak egiten! Zehatzagoa izango naiz, lizentziaturaren ziurtagiria jaso aurretik, idazten eman behar izan dut BIC markako hamar boligrafo goitik behera hustutzeko besteko denbora. Goiko irudian ikus dezakezue, garbi-garbi utzi dudan boligrafo sorta.
TEKLA GASTATUAK Baina, jakina, bolaluma baino gehiago, egun, ordenagailua erabiltzen da Kazetaritzako fakultatean. Jarraitu aurretik, ohar bat Kazetaritza ikasten hasteko asmoa dutenei: prest egon behar duzue "galdutzat" emateko teklatuaren zenbait hizki. Ikusi argazkian nire eramangarriaren teklatu koitadua, lau urte egin eta gero, guztiz minuztuta geratu dira "A","R", "N" eta "E" hizkien teklak! Izan ere, sarean sartzeko erabiltzailearen izen-abizenak direla edo egindako idazlanetan jarri beharreko sinadura dela, kontaezinak izan dira, esate baterako, "Arana" idatzi behar izan ditudan aldiak! Jo eta sua teklei eta, bistan denez, bereziki "A", "R", "N" eta "E"ri! Zalantza azken horrekin sortu zait: zer dela eta hondatu dut hainbeste "E" gaixo hori? TXISKEROAK BETETA Pendrive bi eta disko gogorrean nahikotxo toki behar izan dut bildutako idazlan eta apunte guztiak gordetzeko. Lau ikasturteren buruan 8,93 Gigakoa izateraino hazi da EHU izeneko karpeta. Gordeta ditudan dokumentuen artean daude, batez ere, testu eta pdf formatuko dokumentuak, baina tartean aurkezpenak eta argazki ugari daude, baita bideo txiki gutxi batzuk eta podcast bat edo beste ere. MEZU ELEKTRONIKO ASKO Posta elektronikoa ere asko erabili izan dut. Horren gainean baieztapen bat: ezinbestekoa da ganorazko posta zerbitzua aukeratzea, eta ez unibertsitateak berak eskaintzen duena. Mezuak antolatzeko asmoz, "Kazetaritza" etiketa erabiltzen hasi nintzenetik Gmail-eko postontzian 677 mezu gorde ditut tag horrekin.
DIOPTRIAK, GORA Kazetaritza ikasketak ala Santa Luziaren madarikazioa? Berriro ikasten hastea erabaki nuenean ez nuen, inondik inora, betaurrekoen premiarik. Orain, aldiz, hizkiak dantzan darabilzkit begi aurrean. Betaurreko txiki horietako batzuk jantzita egin behar izan ditut azken urteko azterketak! Gauza asko irabazi dut Kazetaritza ikasita, tartean, dioptriak. GASOLINA UGARI Ikasketek utzi duten azken arrastoa C02 izan da. Sinesgaitza eta lotsagarria da, baina Debagoiena osotik ez dago inolako garraio publikorik unibertsitate publikora joan ahal izateko. Autobus bat bere ere ez, zero! Ez daukat esaterik lau urteotako joan-etorrietan zenbat gasolina erre dudan, baina, duda barik, asko izan da, larregi. Erantzunak#1. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakJoxe Rojas ¦ 2010-06-14 ¦ 11:52Zorionak, Goio! Ondo hartu nota eta ea hemendik 15 urtera arrasto horietatik zenbat geratzen zaizkizun. Nire kasuan karrerak utzitako 'souvenir' gogokena hauxe da:
Bueno, horren berdin-berdina den beste tipometro bat, argazkia Luistxori hartu diot-eta. Nola pasatzen den denbora!!!
#2. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakLuistxo ¦ 2010-06-14 ¦ 12:17Zorionak Goio (esan beharko, ezta?). Artikulu polita, eta argazkiak ere bai. Aztarna arkeologiko horiek baliorik ote duten ez dakit, baina neure tipometroak oso erabilpen praktikoa du gaur egun ere: paper batetik zati bat mozteko gauzarik praktikoena da, adibidez iragarki bat mozteko egunkari orri batean. #3. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakMikel A. ¦ 2010-06-14 ¦ 12:18'E' letraren misterioaren argitan: #4. BICak eta miopiaMikel Larreategi ¦ 2010-06-14 ¦ 13:25Ez dut gaur arte BIC bat osorik gastatu duen pertsonarik ezagutu, eta gaur... toma !!! 10 gastatu dituen bat ezagutu dut !!! #5. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakana ¦ 2010-06-14 ¦ 13:27eta ze sentsazio geratu zaizu behin kazetaritza ikasketak amaituta? #6. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakIker Gurrutxaga ¦ 2010-06-14 ¦ 13:39Zorionak Goio! #7. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakIker Gurrutxaga ¦ 2010-06-14 ¦ 13:47#5 esan beharra daukat arrazoi duzula esaten dituzun gauza batzuetan baina beste batzuetan ez nator zurekin bat. #8. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakGarbiņe ¦ 2010-06-18 ¦ 13:46Ba ni 5.arekin guztiz bat nator. Kontaezinak dira, kazetaritza karreran, multimediak kazetaritzan egun duen garrantziaz hitz egin diguten aldiak. Baina karrera amaituta arlo horrenta 'umezurtz' nengoen!!! Masterra egin behar! #9. Re: Kazetaritza ikasketek utzitako ajeakIņigo ¦ 2010-06-18 ¦ 19:45Boligrafoak gero eta gutxiago erabaili arren, ikerketa soziologiko ona izan daiteke hutsitutako boligrafoen konparaketa... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|