Itzuli orri nagusira Bidali hau

Iņaki Arregi Ihartza, euskaltzalea, hil da

© cc-by-sa  UEMA ¦ 2010-06-08 ¦ 13:14 ¦ hizkuntza

Egun tristea da gaurkoa euskaltzaleontzat. Izan ere, Iņaki Arregi Ihartza euskaltzalea, eta hainbat urtez euskararen alde lan egin duen lankideak utzi egin gaitu. Gaur goizean hil da, gaixotasun larri bati aurre egiten urtebete eman ondoren. Sorreratik UEMAren koordinatzaile izan dena gaur goizaldera hil da.

Publizitatea

Bere gorpua Berriatuko tanatorioan egongo da, gaur arratsaldez 17:00etatik 20:00etara eta bihar goizez, 11:00etatik 13:00ak arte. Ostegunean, 19:30ean egingo zaio azken agurra Markinako udaletxe zaharreko aretoan.

Sorreratik UEMAko koordinatzailea izan denari, larunbat honetan Mallabian ospatuko den UEMA egunean ere egingo zaio omenaldia.

Iņaki Arregi.png 251KB (257638 byte)

Erantzunak

#1. Re: Iņaki Arregi Ihartza, euskaltzalea, hil da

Jon Abril ¦ 2010-06-08 ¦ 22:09

1997an ezagutu nuen Iņaki, UEMArako komunikazio lanak egiten niharduela. Beti lanerako prest, umoretsu, alai, konprometitu. Iņaki joan zaigu, baina sekulako lana utzi digu. Mila esker, Iņaki, egindako guztiagatik. Besarkada bat.

#2. UEMA Egunean omenaldia Iņaki Arregiri

Sustatu ¦ 2010-06-09 ¦ 09:50

Larunbatean izango den UEMA Egunari buruzko informazio gehiago hemen. Irudian duzue programa: ez da ageri Iņaki Arregiri egin beharreko omenaldia, aurkituko diote tokiren bat jakina.


Argazkiak.org | UEMA Eguna 2010 © cc-by-sa: sustatu

#3. Re: Iņaki Arregi Ihartza, euskaltzalea, hil da

Bermeo uematik kanpo ¦ 2010-06-09 ¦ 09:54

Zeinen beharrezkoa dugun eremu euskalduna, zeinen beharrezkoa dugun Iņaki, eta nola ari garen hiltzen, eta nola itotzen gaituzten, eta nola izango den euskara okasio batzuetan erabiltzeko hizkuntza soila, eta nola ez dakigun horri aurre egiten...GORA IŅAKI!

#4. Re: Iņaki Arregi Ihartza, euskaltzalea, hil da

JJ Agirre ¦ 2010-06-09 ¦ 11:46

Badira sekula amore ematen ez dutenak. Horietakoa izan da Iņaki. Eta gertukoa, zabala, langilea... Sekulako hutsunea utziko du. Ezinbestekorik ez omen dago baina...
Bidaia on, Iņaki

#5. Re: Iņaki Arregi Ihartza, euskaltzalea, hil da

Angel Bidaurrazaga ¦ 2010-06-09 ¦ 12:52

Iņakirekin behin bildu nintzen Osakidetzaren euskara plana dela eta, UEMAren izenean etorri zen eta argi zituen irizpideak euskara sustatzeko Osasun arloan. Orduko Jaurlaritzak ez zion (zigun) kasurik egin eta egin duten euskara plan eskasa eta lotsagarria, oraingokoak lotzagabe kendu dute arazorik gabe.

Iņaki bezelakoak balira gure egintariak beste bat izango zen gure egoera, eta bitartean berak egindako lanari oztopoak jartzen udal batzuetan...

Mila esker Iņaki zure ereduagatik.

#6. Re: Iņaki Arregi eta Ermua

Sustatu ¦ 2010-06-10 ¦ 15:14

Xabier Isasik artikulua idatzi du Arregiren inguruan Berrian. Ermua aipatzen du Isasik, Arregiren jaioterria, nola aldatu zen soziologikoki hura haurra zenetik... Markos Gimeno ermuarrari ez zaio gustatu enfoke hori: "Ermua=Espaņa klixea":http://twitter.com/smuakr/status/15849008694 errepikatzen omen du Isasik.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz