Itzuli orri nagusira Bidali hau

1992ko euskal gazteak

© cc-by-sa  Iñaki Olano ¦ 2010-06-15 ¦ 10:50 ¦ wtf

Pegata hau Gasteizko Kutxin topatu dut. Doraemon marrazki bizidunetako Nobita eta Shizuka baskito eta neskita gisara.


Argazkiak.org | 92ko gazteak pewgata © cc-by-sa: axiomaxio

Publizitatea

1992ko belaunaldia. Egun 18 urte dituzten neska-mutilek... Doraemon ikusten zuten umetan ETBn: 1992.ean jaioak.... Maastricht, Expo92 eta Barcelona92, Apartheid.aren amaiera Hegoafrikan, Isaac Asimoven heriotza... ze kezka ta grina gidabaimenerako edo botoa emateko eskubidea lortu berritan... akaso eta ojala, Euskal Herriko Bakearen atarian?

Erantzunak

#1. Re: 1992ko euskal gazteak

Josu Mendicute ¦ 2010-06-15 ¦ 14:07

Jojojo. 87koa naiz eta nik ere ikusten nuen Doraemon. Eta esango nuke Doraemon dela Euskal Herriko gazteok (euskaldun zein erdaldun) gehien ezagutzen dugun euskarazko kantua. Juerga handienetan ez da falta izaten Dorajakiak afaldu ondoren. :-)

Ron pon pon, gora eta gora beti, Doraemon!

"Akaso eta ojala, Euskal Herriko Bakearen atarian" diozu eta, zera, konponbidera bidean Doraemonen poltsikoa falta zaigu.

#2. Doraemon eta Dotakon

Arale ¦ 2010-06-16 ¦ 08:50

Ni lehenagokoa naiz... Dotakonen garaikoa.

#3. Eta Dragoi Bola?

erral ¦ 2010-06-16 ¦ 09:28

Jopelas Josu, Doraemon beharrean guk txikitan guztiok genekien Dragoi Bolaren kantua. Eta apostua egingo nuke oraindik ere askok badakiela...

Goazen lagunok, amets betean !

#4. Re: 1992ko euskal gazteak

Josu Mendicute ¦ 2010-06-16 ¦ 10:27

Dragoi Bola ETB1en ematen hasi zirenean 5 urte nituen. 1992a edo izango zen. Informazio dexente Wikipedian baina datu zehatz hori ez.

Gero, 7 urte inguru nituenean, kritikak azaldu ziren eta Dragoi Bola umeentzako bortitzegia zela... irakasleek ere esaten ziguten ez zitzaigula komeni hori ikustea, eta gaueko ordutegira pasa zuten.

#5. Doraemon

asier ¦ 2010-06-16 ¦ 11:10

"Jó!! Berriz Doraemon?" Horixe esaten dabe gure seme-alabak. ETB3 ipini, eta Doraemon besterik ez dago. Egun guztian Doraemon, goiz eta arratsalde, astegun eta astegoien.

Eta jakiña, ClanTV irabazle: Spiderman, Dora, Bob esponja, Lazy town...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

WTF: Weno, Tira, Faborez!

What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...

Atal honen zaindariak dira:

Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz