Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-06-15 ¦ 07:57 ¦ jokoak

Tuenti sare sozialean jokoak sartu dituzte iragan astean. Ezezagunekin edo Tuentiko zure lagunekin erabili ditzazkezu, eta, joko horien artean, deigarria egin zaigu Jai Lai izenekoa: eskupilotan aritzeko bideojokoa. Proba bat egin dugu eta bideokaptura ekarri dugu hona:

Publizitatea

Zesta punta Jai Alai izenaz ezaguna da eta badirudi hortik hartu dutela Jai Lai izena. Mexikon ezaguna kirola, bistan da dekorazioak gehiago duela mexikarretik euskaldunetik baino. 363.399 lagunek erabili dute dagoeneko, Tuentin diotenez. Horrekin batera, beste 20 bideojoko daude Tuentin erabilgarri.

Jai Alai bideojokoa, Gipuzkoako Aldundiarena

Bada beste euskal pilotako simulagailu bat Jai Alai izenekoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001ean argitaratu zuen eta UEUren softaren katalogoan dago erosgai eta baita Elkarren dendan ere. Ez dakigu zein sistema operatiborekin eta zein baldintzatan funtzionatzen duen bideojoko honek. Lehenago beste bideojoko batzuk ere egin izan zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak: Estropadak eta Mendizaleak, adibidez.

Aldaketa asko Tuentin

Lehen berritxuratze bat eman zioten Tuentiri iaz eta beste hainbat berrikuntza egiten ari dira azken boladan. Abendutik hona honako hauen berri eman dugu Sustatun:


Argazkia: Promoziokoa © cc-by: Elkar denda

jaialai.jpg 14KB (14764 byte)

Erantzunak

#1. Re: Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste

Goio Telletxea ¦ 2010-06-15 ¦ 10:55

Kaixo, gustatu zait artikulua. Tuentiko jokua handball erakoa da. Batenbat gehiago bada hortik (adibidez) baina ez "Jai Lai" izenarekin. :))

Gipuzkoako Aldundiarena ez dut inoiz frogatu baina ziur freakie erakoa suerta daitekeela Poser-eko 3D modelo horiekin, jejeje

ba lehengo batetan topatu nituen nik relikia moduko batzuk. Hemen gorde nituen:

Oso ona artikulua. :)

#2. Re: Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste

Goio Telletxea ¦ 2010-06-15 ¦ 10:59

Barkatu, loturetako bat ez dut ondo jarri: Jokoaren sarrera pantaila

#3. Re: Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste

Xabi ¦ 2010-06-15 ¦ 22:49

Dirudienez Iparraldeko frontoia da :P

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz