Teknologia albisteak

"Zaletasunak euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugu"

Erabiltzailearen aurpegia
Anboto komunikabideak
2010-06-06 : 12:06

AEK-n Barnetegi Ibiltariak antolatzen 10 urte daramatza Joseba Irabazal otxandiarrak. Bizikletan eta oinez ibiliko dira aurten: "Askok dio eskolak baino eragingarriagoak direla", dio.

Udako ohiko barnetegiak "maldan behera" zihoazela-eta ideia berrien bila zebiltzala otu zitzaien ideia: , azaldu du Joseba Irazabalek

Niri eta nirekin bulegoan zegoenari asko gustatzen zaigu mendia, eta pentsatu genuen euskara praktikatzeko leku baten geldi egon barik ona izan ahal zela bizikletan horrelako ibilbide bat egitea.

Aurten uztailaren 17tik 31ra egingo dute bizikletazko Barnetegi Ibiltaria. Urduñan irtengo dute eta Zarautzera arteko ibilbidean honako herriak zeharkatuko dituzte:

  • Otxandio
  • Opakua
  • Etxarri
  • Larraintzar
  • Lakabe
  • Irunberri
  • Izaba
  • Garralda
  • Urepele
  • Arantza
  • Lekunberri

Irazabalen esanetan, etapa gehienak nahiko errazak dira. Etapa batean Otxandiotik Anboto mendira joango dira eta handik Leintz Gatzagara: Furgoneta bat ere badute; beraz, baten batek gura badu, Anbotorako igoera saihestu dezake:

Dena dela, horrelakoetan ikusi dugu jendeari furgonetan aukera emanda ere, ez duela gura izaten. Erronka modukoa da.

Hamar urte joan dira Barnetegi Ibiltaria sortu zutenetik eta ikasleen partetik erantzun ona jaso ohi dute:

Askok diote eskolak baino eragingarriagoa dela. Beste barnetegietan ere loturak egiten dira, baina desberdina da. Ibiltarietan denak batera joaten dira. Bizikletan ondo dabilena txarto dabilenari bultzaka joaten da atzean; konplizitatea sortzen da.

Bizikleta baino oinezko barnetegi ibiltaria gurago duenak uztailaren 3tik 18ra du aukera. Aurten antolatuko duten lehenengoz eta Amurrion irten eta Lizara arteko bidea osatuko dute tipi-tapa, besteak beste, Murgia, Aretxabaleta, Lekunberri eta Iratitik igarota.

Erantzun

Sartu