|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
© cc-by-sa Lanku.com ¦ 2010-06-02 ¦ 08:19 ¦
hizkuntza
Osoa, leihakorra, nazionala / Euskara Batuaren bigarren jaiotza izeneko saiakera aurkeztu du Xabier Amurizak. Liburuaren eskaintzak dio:
"Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei".
Izatez, soluzio txiki bat ez ezik, soluzio handiak eta asko ematen saiatzen da, hiru atal nagusitan:
- I) EUSKARAREN HUTSUNEAK. Bertan, erlatiboan, konkordantzian eta beste hainbat arlo garrantzitsutan oraindik dauden arazo larriak planteatzen eta soluzionatzen ahalegintzen da.
- II) ADITZAREN FANTASIA HEROIKOA. Aditzari buruzko atal luze hau arazoen planteatzea gehiago da soluzioen eskaintza baino, nahiz eta hemen ere irizpide eta bide oso zehatz batzuk markatzen diren.
- III) HIZTEGI OSOA, NAZIONALA ETA BAKARRA. Sail luze honetan, hiztegigintzako hutsune oraindik handiak eta irizpide ustez nahasiak eta okerrak planteatzen dira, oso proposamen zehatzak eginez, saiakeraren sarrerako pasarte batek dioen ildotik:
"Lehiaren lege gupidagabez baino ez bada ere, bada inguruko hizkuntzekin nahitaez konpartitu behar dugula uste dudan ondare komun oso zabal bat, gramatikak eta hiztegiak orain arte onartzen ausartu diren baino askoz zabalagoa, eta erabaki dut ez egotea hizkuntzalari, hiztegilari, gramatikari eta arauemaileen zain. Badakit bat baino gehiago aurkitzen direla nire antzeko sentieran, eta baliteke horiei ondo etortzea lan honetan planteatzen diren arazoak, eta eskaintzen diren soluzioak".
Badira, azkenik, beste atal txiki gehigarri batzuk ere, hala nola, ZUZENTZAINDIA, SORTZAINDIA eta abar.
Liburua eskuratzeko Lanku.com gunera jo: denda / Liburuaren inguruko ikastaro edo hitzaldia.
amurizaBatua2.jpg
54KB (56055 byte)
Erantzunak
#1. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Joxe Aranzabal ¦ 2010-06-02 ¦ 20:56
Liburua erosten duenak, nik esku artean daukat, kontuan izan beharko du ohar hau, 2. orrialdean datorrena, mehatxu soinuan:
- Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa, jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu eskubide horiek.
#2. Mesianikoa
Iņigo ¦ 2010-06-02 ¦ 21:27
Ez da lehen aldia horrelakoez diharduela Amurizak; aurreko libururen baten hitzaurrean ere "euskara probintzianoa" kritikatu baitzuen.
Abadekien doinua igarrian dauka oraindik, salbamena eskainiz zeri eta gure hizkuntzari, hainbeste jende alferlanean balihardu bezala.
Aspertuxea nago mirarizko konponbideekin; aspertuxea nago euskararen ustezko ezinekin; egiazko balira bederen. Eredu onak badaude, idazle finak ere bai, non bila bada (bilatzeko lana hartu behar, ordea).
Espero dezagun "damaio", "diraki", "dantzut" eta beste sustatzen ez ahalegintzea, halakoen zale baita bertsolaria.
"Haur ohola zirola".
#3. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Andoni ¦ 2010-06-02 ¦ 22:03
"Mirarizko konponbideaz" aspertuxeago omen da Iņigo.
Ba, begira: egiazko konponbide simpleak proposatzen dituela Amurizak, nire ustetan. "Ustezko ezinak"?... aski errealak, bai horixe !!. Euskeraz idazten eta irakurtzen baduzu (pixko bat bederen), honez gero jakin behar zenuke ezintasun franko badituela euskarak.
Neu ez naiz hizkuntzalaria, itzulpen lantxo llabur batzuk egin behar izaten ditut, etxerako edo...Baina, egia esan, ez naiz ezeretan "ofiziala".
Baina euskaraz bizi nahi dut, eta batzutan zailtasunak ditut nik nahi dudana euskaraz azaltzeko. Eta Amurizak proposamen batzuk egiten ditu, batere ere ez mirarizkoak; denak edo gehienak aski praktikoak.
Euskeratik bizi direnak, irakurtzeko moduko liburua (irakurri beharrekoa ez dut esango, badaezpada !!)
#4. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Eu.com ¦ 2010-06-02 ¦ 22:19
Mesianikoa?.
Agian ez, baina bai AINTZINDARI.
Apezpiku edo apezkondo, gauza duk gizon hau AINTZINDARI ETA MAIXU haundia izan huela bertsolaritza munduan (begiraiok nondik atarazi zian !!).
Apez-piku edo apez-kondo, edo agian horrengatik, banehok honetan ere AINTZINDARI lanak hartu (behar) (izan) dituela.
Orain artio irakurritakoa, zorrotza eta earra iduritu zaidak.
#5. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Iņigo ¦ 2010-06-03 ¦ 13:40
1. Nik ez diat ukatzen Amuriza bertsolaritza modernizatu egin zuela (edo modernotu?). Beste kontu batzuetaz ari gaituk.
2. Hizkuntza-kontuetan "aintzindari" dela esateak erakusten dik zeinen gutxi irakurrita hagoen horrelako auziez, erlatiboa beti izaten baita itzultzaile eta idazleen kezkabide, eta gura beste artikulu daukak horren erakusgarri, edozein estilo-liburutan.
3. "Baina euskaraz bizi nahi dut, eta batzutan zailtasunak ditut nik nahi dudana euskaraz azaltzeko", ziok Andonik. Ez zagok hizkuntza zailik, ez errazik. Problema duk, euskaraz aritu beharrean, erdaratik etengabe itzultzen jardutea (lana bikotza duk). Erdararen tartekorik gabe ez lukek idazlea katramilatuko urrutiko egituretan.
4. Batzuetan jakin behar genikek Amerikarekin aspaldi topo egin zuela baten batek, eta haren berri izan.
5. Hizkuntza eginean-eginean egiten duk. Amurizak ere idatziak ditik hainbeste liburu. Horra haren eredua. Niri arrotza zaidak, batere naturaltasunik gabea, eta ez da Mendebaldeko euskara asagoko zaidalako.
7. Niri ondo begitantzen zaizkidak proposamen guztiak, baita Amurizarenak ere, baina apaltasuna ere zor zaiok irakurleari. Gehitxo duk batuaren bigarren jaiotzaz jardutea, mezako berbeta garbia: "Mesiasa berriro etorriko da, eta bananduko ditu bihotz-garbiak eta bekatariak".
#6. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Eu.com ¦ 2010-06-03 ¦ 14:52
...Ez, ez nehok batere "aditua" ez aritua hizkuntza-kontuetan. Baserritar xume bat nauk. Ni pekatari.
...Aintzindari, esan dit, eta horixe bakarrik. Agian, ausarta esan beharko nian, barkatu propietatez eta ongi jantzita hitzegin ez badiat. Berriz ere ni pekatari.
...Apaltasuna, diok heuk. Bai jauna, arrazoia hirea; baina mesianiko eta horrelako hire titularrak ez dituk oso apalak, ordea (nire mundu ez-jantzian bederen).
#7. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Pittu ¦ 2010-06-15 ¦ 17:31
Zeuen eztabaidak bultzatu nau hainbat arinen Amurizaren liburua eskuarteratzera. Egia aitortu behar: erlatiboari buruzkoak baino ez ditut irakurri momentuz, baina ezin aguanta iritzi pare bat eman gabe.
Funtsean erabat ados nago Iņigorekin, berak esandakoak banan-banan errepikatuko nituzke, baina zerbait berria gehitzen ahaleginduko naiz: Hasteko, ez nuen espero horren jarrera preskriptiboa. Amuriza eskola zaharrekoa da (Apaizen eskolakoa argi ta garbi) eta berezko erabilaren gainetik, herriari egiten utzi barik, ilustratuen esanetara jartzen du euskara batuaren etorkizuna. Ilustratua izateko azken urteetako hizkuntzaren inguruko eztabaida eta joerak ez dituela gehiegi ezagutzen esango nuke. Ez dut ez zorroztasunik ez edertasunik ikusten. Hasteko erdararen etengabeko erreferentziak darabiltzalako eta itzulpen zehatzak bilatzen dituelako.
Darabiltzan adibide batzuk egoera ez-formaletan erabiltzeko modukoak dira eta, barkatu, baina ez dut ikusten neure burua honako esaldiak esaten lagunari paseoan goazela: Horra enpresa zeinarentzat nire bizitzako unerik onenak eman ditudan!! Ez nik, ez berak, ez bere arbasoek ez zuek ere, ezetz?
Tira, bigarren euskara batua forcexak erabilita ere ez dela hortik jaioko!
#8. Re: Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
gorkaazk ¦ 2010-09-27 ¦ 04:55
UEU ikastaroa
Erantzun (klik zabaltzeko)
|
hizkuntza gaia duten albiste gehiago
Erantzun gehien izan dituzten albisteak
Nabigatu euskaraz
|