Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-05-27 ¦ 10:33 ¦ teknologia

Wazemank-eko parodia honetan, Ander V. Gorosabel Apple Debagoienako sailburuak iPad-aren trukoak erakusten dizkio Maider Eguesi Teknopolis programan. Bada, hara, Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean estreinatuko da, larunbat honetan Euskovision topaketan. Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak erosi du iPad hori, eta bertako wifi sarearen bidez bezeroek nabigatzeko erabiliko da aurrerantzean antzoki horretan.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Wazemank parodia: iPad-a Teknopolis-en | Erabiltzailea: sustatu

Publizitatea

Baliteke beste iPad-en bat ere egotea Elgetan egingo dugun festatxoan, Eurovision-eko aitzakian. Ikusi nahi badituzu, etorri. Bestela, etxetik jarraiatu jaia.

iPad-ari buruz idatzi izan dugu azken hilabeteotan Sustatun:

header(2).gif 6KB (6941 byte)

Erantzunak

#1. Re: Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienan

Sergio ¦ 2010-05-27 ¦ 11:40

Debagoienean

#2. Re: Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean

Sustatu ¦ 2010-05-27 ¦ 11:46

Eskerrik asko zuzenketagatik, Sergio. Lehen Debagoienan geneukan, eta orain kasu egin dizugu, Debagoienean jarri.

Ander V. Gorosabel Apple Debagoienako sailburu utzi dugu... Agian Apple Debagoieneko sailburu beharko luke, baina oraingoz Wazemankekoek eman dioten izenarekin utzi dugu.

#3. Re: iPad = igerilekua

Joxe Aranzabal ¦ 2010-05-27 ¦ 19:27

The Guardian egunkariak aipatzen duenez, aldi batez iPad erabili dutenek diote “iPhone handi bat bezalakoa da, igerilekua bainuontzi handi bat den neurri berean”. Bien arteko aldea: askoz ere pantaila eremu handiagoa duela, aplikazioekin jarduteko.

#4. iPad-a probatzen

Iban arantzabal ¦ 2010-05-27 ¦ 21:26

Eta zelako ondo irakurtzen den Sustatu pantaila honetan... :-) idaztea konplikatuagoa...

#5. Re: Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean

Sustatu ¦ 2010-05-28 ¦ 13:19

Kutxatik irten berri, Espaloiko iPad hori hemen.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea