Itzuli orri nagusira Bidali hau

Motorrak berotzen Euskovisionerako

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-05-26 ¦ 07:43 ¦ zuzenean

Atzo izan zen Eurovisioneko lehen semifinala, eta gaur izango da bigarrena, finalerako aldez aurretik herrialde gutxik baitzuten pribilejioa. Geuk ere prestatu ditugu gauzak, Coveritliveko leihoa enkargatu dugu larunbateko Euskovisionerako. Gaur goizean, Euskadi Irratian 11.00etan, azalpenak emango ditu kontuaz La Personnalite-ko Goio Telletxeak. Berotu motorrak!

Publizitatea

Lehen semifinalean herrialde hauek sailkatu dira: Bosnia, Moldavia, Errusia, Grezia, Portugal, Bielorrusia, Serbia, Belgika, Albania eta Islandia. Kanpoan geratu dira Estonia, Eslovakia, Finlandia, Letonia, Polonia, Malta eta Mazedonia.

Gaur izango da bigarrren semifinala, 21.00etatik aurrera, eta larunbatean, 21.00etatik aurrera halaber, finala. Finalarekin batera, noski, Sustatu.com-en bertan eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Euskovision egingo dugu, Sustatu eta La Personnalite-ren eskutik. Geurean, izatez, lehenago hasita, 20.00etatik.

Facebook-eko orria irekita dago izena emateko. Eta baita Coveritliveko leihoa, gogorakizun baten bidez izena emateko aukera ematen duena.

Honako leiho honen bidez parte hartuko dugu Euskovision-eko elkarrizketan. Twitter bidez #euskovision gakoari sarbidea emango diogu, baina zuzenean hemendik jardutea izango da jarraitzeko eta parte hartzeko modu zuzenena, hobetsiko duguna.

Erantzunak

#1. Re: Motorrak berotzen Euskovisionerako

Sustatu ¦ 2010-05-26 ¦ 13:21

Entsegu eta semifinaletako argazkiak igo dituzte The Guardian-ekoek sarera, eta iruzkin barregarriek dotoretu (ingelesez). Benetan, numerito ikusgarriak izan behar ditugu larunbateko finalean.

#2. Bigarren semifinala, gaur osteguna

Sustatu ¦ 2010-05-27 ¦ 09:19

Gaizki idatzi genuen atzo, asteazkenez zela bigarren semifinala. Ez, gaur da, ostegunez, 21.00etatik aurrera.

Finalera berez sailkatutako herrialdeak lau bakarrik dira, beste guztiak, semifinaletatik igaro behar dira. Big 4 esaten diete lau pribilejiatu horiei eta dira Frantzia, Espainia, Erresuma Batua eta Alemania. Wikipediak azaltzen du.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz