|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)© cc-by-sa Mikel Lizarralde ¦ 2010-05-24 ¦ 08:22 ¦ telebistaGaur goizaldean bukatu da Lost telesaila. AEBetan emititzeaz gain munduko hainbat herrialdetan ere bota dute une berean. Hego Euskal Herrian Cuatro kateak eman du jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. Dezentezko polemika egongo da gainera, zenbait minutu jan baitituzte. Kontuz, Spoilerrak! ez irakurri hemendik aurrera bukaera ikusi nahi baduzu!Eta guztiak hilda zeuden. Sei denboraldiren ostean, gidoilariek era errazenean itxi nahi izan dituzte zabaldutako galdera denak: guztiak hilda zeuden. Besterik ez. Ehun eta piku kapitulu guztia hildako baten ametsa zela esateko. Bukaera errazenaren alde egin dutela dirudi, galdera guztiak ezin zituztelako erantzun edota ateak irekita uzteko bide berriei, auskalo. Nik neuk nahiago nukeen bukaera zehatzago bat. Bidea politagoa izan da helmuga baino. Lost sailaren inguruanLagun baten gomendioari esker hasi nintzen orain urte batzuk Lost telesaila ikusten. Ordurako bazeramatzan pare bat denboraldi telebistan, baina ez zitzaidan parean tokatu, eta parean ez dagoena ezin ikusi. Lehen kapituluak jaitsi internetetik, gustura ikusi, eta gehiagoren bila jo nuen. Istorioa arraroa baina erakargarria da, laburtu edo azaltzeko zaila. Ondorengo bideo honetan lehen 3 denboraldiak lau minutuan pilatzeko saiakera egin zuten: Kontsumitzaile aktiboakHari korapilatsu honetan aurrera egiteko nahiak ikusle pasibo izatetik kontsumitzaile aktibo bilakatzera eraman ditu Lost-eko jarraitzaileak. AEBn emititu eta berehala kapituluak sarean eskuratu ahal genituen jatorrizko bertsioan ingelesezko edota gaztelerazko azpitituluekin. Lost ez da historiara pasako izan duen telebista-audientzia dela eta. TVEn hasi ziren botatzen, gero Cuatro kateak erosi zuen, baina hainbat aldiz aldatu dute emisio eguna eta ordua (audientzia baxuaren albisteak: bat , bi eta hiru ). Ezagutzen dudan jende gehienak internet bidez jarraitu du telesaila, horra hor telebistan izandako audientzia exkaxaren arrazoietako bat. Kontsumitzaileok nahi dugun unean eta nahi dugun bezala ikusi nahi dugu telebista, eta aukera hori geroz eta eskurago daukagu interneti esker. Erantzunak#1. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)Ekhi ¦ 2010-05-24 ¦ 09:09Benetan uste duzu denak hilda zeudela? Denak hilda bai, baina ez dakigu NOIZ! denborak ez dauka zer ikusirik! #2. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)Koldotxu ¦ 2010-05-24 ¦ 09:09(Kontuz, Spoilerrak!) Nik beste era batean interpretatu dut. Hilda daudenak soilik flashside-koak ziren (gehienko lerro denboral alternabio baten moduan interpretatu genuena), gainontzekoa, irlan gertatu dena, benetakoa izan da. Irla magiko bat, bere gauzekin, azalpenik behar ez duena ze, tira, fantasiaren partea hori da: ez dala dena azaldu behar. Maisulana iruditu zait, bukaera bikaina. Eta hori Losti klasiko bat ez naizela. Nire kronikatxoa bukaerari buruz webgunean idatzi dut Ondo segi. #3. SPOILER = amaiera zapuztuSustatu ¦ 2010-05-24 ¦ 09:30Baten batek ez bazuen terminoa ezagutzea... zera da spoilerra, intriga duen zerbaiten amaiera zapuzten duen mezua. Zuzen jokatzeko modua izaten da, halako bat eman behar duzunean, mezuaren edo izenburuaren hasieran abisu ematea, argi eta garbi, SPOILER idatzita adibidez Mikel Lizarraldek albiste honetan eman duen bezala, jarraitu nahi ez duenak ez dezan jarraitu. #4. Eta Cuatroş?erral ¦ 2010-05-24 ¦ 09:31Eta Cuatroş-k "jan" omen dituen minutuei buruz zer diozue? Niri arraroa egin zait bat-batean Jack eta bereak Lock-ekin ikusteak... tarte horretan jan omen ditu Cuatroşk 10 bat minutu... #5. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)Mikel Lizarralde ¦ 2010-05-24 ¦ 12:57Nik neuk ez dakit maisulantzat jo daitekeen azken kapitulu hau. Bukaera hotza iruditu zait, errazegia. Lehenago ikusia izanaren sentsazioa. Lost-ek zerbait bazeukan originaltasuna zen, halakorik behin ere ikusi ez izana. Hori bai, txapela kentzekoa da azken kapituluaren kontura sarean sortzen ari den zalaparta eta telesailari doan egiten ari zaion komunikazio kanpaina. Aldeko zein kontrakoak, gidoiaren hariaz teorizatzen dutenak, ... eta guztia gure parte-hartzearekin. Begira artikulu hau , 165 iruzkin lau ordu exkaxean. #6. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)ekhi ¦ 2010-05-24 ¦ 16:41Mikel, pasatu dozun artikulua, oso ona da! eta arrazoi (ia) osoa dakala esango neuke. #7. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)indezent ¦ 2010-05-25 ¦ 18:08Egia esan nahiko erreta nago dagoeneko LOSTen amaierarekin sartzen eta sartzen ari direnekin. are gehioago, bukaera ulertu ez badute Mikel.. #8. Lost: mitologia ala pertsonaiakSustatu ¦ 2010-05-26 ¦ 08:24Mitologia ala pertsonaiak? Gako horien inguruan, AEBetatik analisi interesgarri bat Blas Uberuagaren eskutik. #9. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)Mikel Lizarralde ¦ 2010-05-26 ¦ 13:05@indezent #10. Re: Bukatu da Lost telesaila (SPOILER! SPOILER!)indezent ¦ 2010-05-26 ¦ 16:08Hori onartzen dizut Mikel. Gustatu ez bazaizu ados, baina ulertuta beti ere eta zure artikuluan ez du hori jartzen. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|