Teknologia albisteak

Udako barnetegi ibiltariak

Erabiltzailearen aurpegia
praktikatu AEK
2010-05-22 : 11:05

Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak; barnetegi ibiltari bat oinez izango da eta bestea bizikletaz.

Barnetegi ibiltaria (oinez) Lehen aldiz, uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

Barnetegi ibiltaria (bizikletaz) Aurtengoa 10. edizioa izango da eta ziurrenik, uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Barnetegi hauen prezioa: 450 euro dena barne

Informazioa eta izena ematea: ibiltaria@aek.org helbidean edo telefonoz deitu.

Barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a) Barnetegia bizikletaz: 630148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

Ikusi kartela

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago