|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tantanez tantan Eibarren euskaraz bizi!© cc-by-sa Eibarko euskalgintza ¦ 2010-05-21 ¦ 10:32 ¦ hizkuntzaBihar ospatuko da Eibarren 2. urtez euskararen aldeko giza katea. Urkuzuko itturrian Gantxila urez beteko du Mogel Ikastolako kide batek eta eskuz esku Untzagara helduko da Egunkariko langile batek hartzeko. Herri guztia gonbidatuta dago ekintza parte hartzaile honetan batzera.
Tantanez tantan, Eibarren euskaraz bizi!Orain dela 2 urte Gantxillaren ekimena egin genuen, Tantanez tantan Eibarren euskaraz blai lemapean. Herrian euskararen olatua Urkuzutik Untzagaraino eramatea lortu genuen zuei esker. Hainbat izan dira Eibarko euskalgintzak azkeneko urteetan egindako ekimenak (Egunkariaren aldeko mobilizazioak, Korrika...), eta gure kaleak jendez betez erakutsi dugu eibartarrok euskaraz bizitzeko dugun gogoa. Hala ere, oraindik, asko dugu egiteko gure herria euskalduntzeko. Eibarren euskaraz bizitzeko euskal komunitatea osatzen dugunok herri euskalduna berreraiki behar dugu. Eta soilik gure esku ez badago ere, bide hau guztion artean egin behar dugu, eta horretarako ekimen parte-hartzaileak dira tresna nagusia.
Beraz, batu gaitezen guztiok, euskalgintza, ikastetxe, herriko kirol talde, musikari, artista zein beste erakunde eta norbanako, ume, gazte, guraso, heldu, nagusi... eta egin dezagun bidea! Aurten ere, maiatzaren 22an 13:00etan, Gantxilla Urkuzutik Untzagara eskuz esku eramanez, eta tantanez tantan, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko aukera izango dugu. Kaleratu dezagun berriz ere euskaraz bizitzeko dugun gogoa! tantanez.jpg 110KB (113187 byte) Erantzunak#1. Espaloira baztertuta euskara, erdigunea izan gabe.leire narbaiza ¦ 2010-05-23 ¦ 00:24Bigarren ekitaldi honek bazeukan osagai guztiak arrakastatsua izateko: "aurreko esperientzia":http://eibar.org/blogak/leire/archive/2008/05/25/gantzilla, jendearen gogoa, eguraldi zoragarria... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|