Itzuli orri nagusira Bidali hau

"TOLOSA & CO" marka eleanitza?

© cc-by-sa  Tolosaldeko Euskararen Semaforoa ¦ 2010-05-23 ¦ 09:40 ¦ hizkuntza

Zergatik jartzen dizkiete ingelesezko izenak ingelesarekin zerikusirik ez daukaten gauzei? Horietan azkena hauxe da: Tolosa&Co. Aurkezpenean egindako adierazpenen arabera "hiru hizkuntza batzen dituen leloa da". Tolosaco ere irakurri omen liteke.

Erref.: "TOLOSA & CO" marka eleanitza? (euskararensemaforoa.blogspot.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

elordi ¦ 2010-05-23 ¦ 17:17

Aspaldiko tontakeria.Inglesak bizian geyo balio dula eta...Karo,esan nai dutena da euskerak ez dela bearrezkoa jakiten.Aspertu egiten naute.

#2. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

zokozabal ¦ 2010-05-23 ¦ 19:12

Alde batetik "&" ikurra ezin aproposagoa da euskaraz "eta" laburbiltzeko eta bestetik, "& Co" finantza eta merkataritza mundua adierazten digu.

Garbizale garai berria, ala...?

#3. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

ni ¦ 2010-05-23 ¦ 20:34

Tolosa ETAko??? Kar-kar.

#4. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

zokozabal ¦ 2010-05-23 ¦ 21:01

Kontu gero "ni", "MªSanGil" eta antzekoek!
Zin dagizuet "&" ikurra, Eskulapioren makila dela!!!!

#5. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa ¦ 2010-05-24 ¦ 15:58

Ez gara izendapena kritikatu dugun bakarrak. Hona zer zer dioen Jose Ignazio Imazek "atzoko Hitzan": http://www.tolosaldekohitza.info/zureadahitza/1869/tolosaco.htm

#6. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

IBAI ¦ 2010-05-24 ¦ 18:01

PNVko udal honek, beti ingelesera tira egiten du, Euskara arkaiko moduan ikusrten du gure Jokin Bildarrazek, horregatik, Tolosa Gourmet eta horrelakoak. Txatxi modernoago egiten dute horrela.
Euskara den moduan modernoa da ingelera edo gazteleraren laguntza gabe. Konpelxu horiek pikutara!
Por tzierto, enteratu al zarete Bildarrazen operazio urbanistikoaren kaka usaiaz????

#7. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

zokozabal ¦ 2010-05-24 ¦ 23:36

Zer da hau, sorgin-ehiza berri bat?

Demagun kanpainaren leloa txotxolosamarra (edo toTOLOSAmarra) dela, ondo da, baino alarma-ohiuak edo euskararen argi gorriak piztea... egia esan... ez du zer ikusirik, eta honetaz ari garela IBAI, badakizu Iraken ez dela inoiz aurkitu suntsipen handiko arma bat ere?

#8. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

oh yea ¦ 2010-05-25 ¦ 12:22

Zorionak!
Tolosara ere heldu zaizue Bilbotik zabaldutako moda: BEC, Bilbao World Series, BBK Live, Bilbao Night Marathon...
Hortaz moda zabaltzen ari da (Basque Culinary Center, Urdaibai Bird Center, BAT-Basque Team, orain Tolosa&co...) eta luzerako dugu.
Batean eta bestean agintzen dutenak aldatzen ez diren/ditugun bitartean behintzat.
Noski, gero EHUri UPV kentzeko garaian elebitasuna ateratzen da plazara eta dena konponduta. Nahiz eta igandean Xabier Kintanak Garan salatu bezala, elebitasun hori nahi denean berehala ahazten den: "Bilboko Alondegia":http://www.gara.net/paperezkoa/20100523/200815/eu/Bilboko-Alondegia

#9. Re: "TOLOSA & CO" marka eleanitza?

Iñigo Fernandez Ostolaza ¦ 2010-05-25 ¦ 14:56

"Alhóndiga Bilbao" jarri diote izena, gaztelera hutsean. Eta logotipoan "hó" erabiltzen dute beti, tildearekin, gaztelera hutsean.

Publizitatearen ikuspegitik dagoeneko ikusia zegoen ideia bat erabiltzeaz gainera (ezagunak baititugu "oh", "ohtel" eta "ohmenaje" zenbait), espainiar elebakarra egin dute irudi korporatiboa.

Munduan moderno izateko bere hizkuntzak balio ez duela uste dutenen artean, aukeran, ez ote dira gaitz erdi izango global hutsak ("Telefónica" baino "Movistar" nahiago dutenak)?...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz