|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zuten© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-05-15 ¦ 19:31 ¦ eguraldiaApiril hasieran tenporak izan ziren, eta beti bezala, haiei erreparatu zien ETBk Pello Zabalarekin batera. Pronostikoa: Tenporen arabera, udaberri leuna izango zela. Tenperatura gozoak eta euri gutxi, horixe aurreikusi zuten tenporek. Eskerrak. Eskerrik asko Unai, hau iradokitzeagatik. Erantzunak#1. Re: Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zutenzigor ¦ 2010-05-16 ¦ 11:49Lotsagarria oraindik ere ETBk holako sineskeriei tartea eskeintzea. Egon lasai,"predikzioaren" hutsa ez dute eta izenburutan emango... #2. Re: Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zutenasier ¦ 2010-05-19 ¦ 13:20Tira, ni ez naiz etorriko tenporak eta sineskerak defendatzera, baina hauxe da AEMET agentziak Euskal Herrirako egin duen laburpena. Horrelakoxea izan da udaberria orain arte, datu historikoekin alderatuta.
Maiatzeko datuak ikusteko 15 egun itxaron beharko ditugu, baina ez dirudi bataz bestekotik oso aparte ibiliko denik. Pello Zabalaren aurreikuspenak ez dira oso zientifikoak izango, baina Sustaturen komentario eta datuak ere ez dira askoz zehatzagoak izan. Bide batez, tenporak ez ziren apirilean izan, otsailean baizik. #3. Re: Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zutensandreat ¦ 2010-06-12 ¦ 01:18Niri ere amorrua ematen dit halako siniskeriei jaramon egitea. Gainera, herri jakinduria eta ohiturak, naturaren ezagutza eta abar goraipatuz bezala. Ez horixe, erlijioak eragindako siniskeriak dira. Eguraldia iragartzeko beste metodorik ez zagoenean, tira, baina gaur egungo kazetari batek ezin du inolaz ere informazio zientifikotzat erabili. #4. Re: Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zutenezjakinak ¦ 2010-09-02 ¦ 10:39Ni ez naiz tenporen defendatzailea, ezta gutxiago ere, baina hemen iritziak jartzen dituztenek agerian uzten dute euren ezjakintasuna: #5. Re: Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zutenJozulin ¦ 2010-09-02 ¦ 11:25Amorru barik: nork eta nola erabakitzen du noiz diren tenporak? Elizak: Udaberriko tenporak Garizumako bigarren asteko asteazken, ostiral eta larunbatetan izaten dira; udakoak Mendekoste ondorengo lehen asteko asteazken, ostiral eta larunbatean. Eta abar. Zientifikoa, oso zientifikoa, baiki. Batzuek diote Lurra laua dela eta beste batzuek borobila dela; ezin daiteke esan biak oker daudela Lurra ez delako guztiz borobila. #6. Re: Eskerrak tenporek euri gutxi iragarri zutenezjakinak ¦ 2010-09-22 ¦ 22:20Amorru barik, Jozulin, baina zure analisia egiteko modua ez al da oso sinplista? Niri zure erantzuna irakurri eta berehala galdera biribil-biribila etortzen zait burura: eta ZERTAN oinarritzen da eliza Garizuma eta Mendekoste eta beste hainbat garai ezartzeko? Horren erantzunan duzu asuntuari faltan botatzen diozun "zientifikotasuna". Eta, bide batez, bestelako sineskeria zaharragoen oinarri eta kopia hutsa, eliza katolikoa maisu da horretan! Analisi sakonagoak egiteko gai gara, guztia kolokan jartzearekin ez da nahiko. Bilatu arrazoiak, bilatu erantzunak, eta bide batetik edo bestetik jo. Baina ez gelditu ideia batean irmotuta, horrelako edo bestelako ustea duzula argudiatuta. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoeguraldia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|