|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Mola jeneralaren galtzontziloak© cc-by-sa I. Murua Uria ¦ 2010-05-18 ¦ 11:42 ¦ aktan-jasoaMola jeneralaren barrengo arropari buruzko esklusiba argitaratu du Urola-Kostako Hitzak, historialarientzako datu berri bat, Zestoako Bainuetxean 38 urtez lanean aritutako Manuela Egaņari egindako elkarrizketan. Izenburu polita atera du Olatz Prat kazetariak: "Neuk garbitu nizkion pusketaka jositako galtzontziloak Mola jeneralari" Elkarrizketako azken erantzunetik moldatu du izenburua. Bainuetxera izen handiko jendea joaten ote zen galdetu dio kazetariak: "Jende asko etortzen zen, bai. Mola jeneralaz gogoratzen naiz. Hari nik garbitu nizkion galtzontziloak. Gainera, ez pentsa berriak zituenik, pusketaka jositakoak zituen! |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|