|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Prozesu bolivartarra aztertuko dute jardunaldi batzuetan© cc-by-sa Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) ¦ 2010-05-15 ¦ 09:04 ¦ irakaskuntzaEkainaren 5ean Iruñean egingo dira PROZESU BOLIVARTARRA: oztopo eta erasoen gainetik “La Patria grande” eraikitzen jardunaldiak, UEUk eta ASKAPENAk elkarlanean antolatuta. Bilkura honen helburua proiektu bolivartarren jatorria, kontzeptua eta nondik norakoak hausnartzea da, bai eta aurrean dituen erronkak, arriskuak eta potentzialtasunari buruzko gogoeta egitea. Bertan izena emateko epea maiatzaren 30ean amaitzen da, www.ueu.org atarian. EGITARAUA:
Jardunaldiak ekainaren 5ean izango dira, Iruñeko IWER eraikineko aretoan (Martxelo Zelaieta kalea, 75. zenbakia. Errotxapea) MATRIKULA PREZIOA Ohikoa: 50 euro UEUkide eta Askapenako kideak: 35 euro Izena emateko epea maiatzaren 30ean amaitzen da. Informazioa eta matrikula: www.ueu.org |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|