|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Europako finantza mapa, Espainia = Grezia© cc-by-sa Eli ¦ 2010-05-12 ¦ 09:35 ¦ ekonomiaEguneraketa, 09.50: Funtzionarioen soldaten %5eko jaitsiera Espainian, eta shock egoerako beste hainbat neurri. Ez dakit nork egin duen, baina hona hemen Europako finantzen egoera, mapa fisiko baten bidez adierazita (The New York Times kazetaren artikulu honekin lotuta aurkitu dut). Maparen aurrean nire begi bolek egin dituzten mugimenduak: Lehenbizi Euskal Herrira, gero Kataluniara, eta, azkenik, Espainiara, Italiara, Greziara...
Erref.: Europako finantza mapa, Espainia = Grezia (www.nytimes.com) Erantzunak#1. Funtzionarioen soldaten %5eko jaitsiera EspainianSustatu ¦ 2010-05-12 ¦ 10:02Espainiako Administrazio zentraleko funtzionarioen soldaten %5eko jaitsiera iragarri du Jose Luis Rodriguez Zapaterok gaur goizean Madrilgo kongresuan. Eta shock egoerako beste hainbat neurri ere bai. Albistea jakin dugu Elik aurkitutako mapa honena argitaratu eta minutu pare batera. Horregatik, Espainia eta Greziaren parekotasunarekin jarraitzea erabaki dugu, izenburuan detaile bat gehituta. Hona Moncloatik banatu duten neurrien laburpena: #2. Re: Europako finantza mapa, Espainia = GreziaUnai ¦ 2010-05-12 ¦ 10:08Uste dut irudi hori Publicoren marrazkilari batek asmatu zuela. Gero Strange Maps blog ezagunean agertu zen. #3. Re: Europako finantza mapa, Espainia = GreziaLuistxo ¦ 2010-05-12 ¦ 10:39Bart gauez Obamak deitu omen zion Zapaterori, zer edo zer agindu behar zuela... Gaur goizean goiz, BBCko albistegia ikusten armozau dut. Titularrak ordena honetan abiatu dituzte.
Batetik pentsarazi dit, Joxe Aranzabali gero Twitterren irakurri diodan bezala, politika ganorazko langintza bat dela Londresen. Eta bestetik, Espainia eta Zapaterorena ilun, oso ilun dagoela. #4. Meme berria: #tijeretazoSustatu ¦ 2010-05-12 ¦ 10:55Meme berri bat piztu da gaur goizean Twitterren: #tijeretazo. Zapaterok iragarritakoaz aparte, jendeak proposatzen dituen gastu publikoen murrizketak dira. #5. Politikoak "arazo" dira herritarrentzatasier ¦ 2010-05-12 ¦ 12:01Aste honetan kaleratu dira Espainiako azkenengo CIS barometroaren datuak (apirilekoak). Espainiako hiru arazorik larrienak zerrendatzeko orduan, 3 hauek aukeratu dituzte herritarrek:
Beste arazo batzuk ere agertzen dira, jakina (terrorismoa, etxebizitza, hezkuntza, justizia...), baina horiek baino larriagoa da herritarrentzat Espainiako klase politikoaren maila negargarria. Hau da, politikoak "arazo" dira Espainian, eta ez egoera konpontzeko irtenbidea. Argigarria. #6. Re: Funtzionarioen soldaten %5eko jaitsieraSustatu ¦ 2010-05-12 ¦ 12:40Ignacio Escolarrek zera dio bere blogean: Me cuenta una diputada socialista desde el Congreso que afectará a todas las administraciones públicas, no sólo a los que dependen del Gobierno central: también bajarán los sueldos de todos los trabajadores de las empresas públicas, y también a los funcionarios que dependan de autonomías y ayuntamientos. Alegia, funtzionarioen soldataren murrizketa ez dela bakarrik Estatuko administrazio zentralean izango, baita udal funtzionarioen, enpresa publikoen eta erkidego autonomikoen kasuan. #8. Re: Europako finantza mapa, Espainia = GreziaAndoni ¦ 2010-05-12 ¦ 19:02Ez dugu besterik merezi !!. #9. Re: Europako finantza mapa, Espainia = GreziaAndoni ¦ 2010-05-12 ¦ 19:08Ja ja ja. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoekonomia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|