Basshunter abeslariak suedieraz abesten du berez, baina bere Dota kantua ezagun egiten ari da Euskal Herrian, euskaraz abesten baitu hasiera. Bizitza jarri dantzan, bestela egiten du hotza.
Fake bat ote?. Tira, txantxa zen euskaraz abesten duenik hasiera hori. Berez, hau da suediarrez Jonas Erik Altberg Basshunterrek abesten duena:
Vi sitter här i venten och spelar lite DOTA
Letra itzuli dugu Google Translate bitartez euskarara eta baita ingelesera ere. Horrez gain, kantu osoaren itzulpenak aurkitu ditugu espainolez eta ingelesez. Horrela itzuli dugu euskarara, horien arabera:
Hemen Ventrilon eseriko gara eta DotA pixka bat jolastuko dugu
DotA horrek Defence of the Ancients esan nahi duela dirudi, alegia, Antzinakoen defentsa. Horrela deitzen da 2005ean sortutako bideojoko bat eta badirudi hori dela kantuak aipatzen duena. Goiko bideoan fijatu baldin bazarete, bideojoko horren irudi batzuk agertzen dira bideoklip horretan. Kantua beste irudi batzuekin uztartzen duen beste hau hau aurkitu dugu Youtuben:
Abenduan atera zen Sustatun Mendigreen edo Mondegreenei buruzko artikulu bat iruzkin kola luzea izan zuena, eta antzeko kasu polit bat da hau. Euskarazko kantuen gaizkiulertzeak ziren orduan aipatu genituenak; oraingoan atzerriko kantu batean euskara ulertzea da desberdintasuna.
Erantzun
Sartu