Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herriko 2. Talo txapelketa Oreretan

© cc-by-sa  Oreretako Landare elkartea ¦ 2010-05-12 ¦ 16:53 ¦ gastronomia

Oreretako Landare Elkarteak Euskal Herriko 2. Talo Txapelketa antolatu du 1000 euroko sariarekin. 2010 Maiatzaren 22an izango da Talo Txapelketa Oreretako Zumardian. Edonorko har dezake parte, izena maiatzaren 20a baino lehen emanez gero. Goazen gure kultura, ohitura eta nortasuna zabaltzera.

Publizitatea

Araudia:
Gehienez 30 partehartzaile izango direnez, 5 partehartzailetako taldeak osatuko dira eta 6 txandatan banatuko.

Taldeak zozketa bidez aterako dira txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago.

Taloa egiteko material eta osagaiak
Partehartzaile bakoitzari emango zaio:

•400 gr irin berri.
•Txupito baso bat gatz
•Litro erdi ur natural
•Litro erdi ur bero
•Zapi bat
Tabla partehartzaileak berak ekarri behar du

Taloa egiteko denborak eta aukerak
Talde bakoitzak 10 minutu izango ditu taloak egiteko eta epaimahaia dastaketa egiten ari den bitartean hurrengo taldeak ekingo dio lanari.

Partehartzaileek egin behar dutena: Talo hutsa egin behar dute, inolako gehigarririk gabe.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz