Abuztuan azaldu zen Sustatun nola funtzionatzen duten Tuentiko ebentoek. Orain arte Facebookeko talde eta orrialdeen antzeko erabilpena eman izan zaie ebentoei, hemendik aurrera orrialdeak erabiliko ote dira Facebooken bezala? Momentuz Tuentin sortutako lehen orrialdeak enpresa handi batzuen patrozinioak dira, eta ez dugu aurkitu aukerarik erabiltzaile arrunt batek orrialdea sortzeko.
Tuentiren blogean azaldu dutenez funtzionalitate berri honi esker erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute "bere interesen, elkarteen, musika taldeen edo sentsibilitate sozialen arabera". Momentuz aurkitu ditugun Tuenti Orrialde bakarrak publizitarioak dira, hemen pantaila-irudi bat baina edozein erabiltzailek sortu ahal izango dituela iragarri dute:
Datozen egunotan edozein erabiltzailek sortu ahal izango ditu jarraitzaileentzako orrialdeak: futbol taldeenak edo jokalari zehatz batenak, argazkiak eta bideoak partekatzeko talde bat edo politikaz jarduteko espazio bat.
Iragarpenarekin batera komunikabideentzat aukerak etorriko direla diote Tuentitik.
Ziur gaude komunikabideentzako aukera ezinhobea izango dela "Tuenti Orrialdeak" bere jarraitzaileen partehartzea bideratzeko.
Oraindik ezin izan dugu orrialderik sortu ematen dituen aukerak probatzeko. Facebook orrialdeek adibidez aukera ematen du RSS jarioak integratzeko, argazkiak igotzeko edo eztabaidak bideratzeko.
Azken boladan aldaketa dexente ari da egiten Tuenti:
Aldaketa teknologikoez gain Tuentiren jabetza aldaketaz zurrumurruak hedatzen ari dira sarean. Gazteleraz hainbat tokitan agertu denez Telefónicak 80 milioi euro inguru ordainduko luke Telefónicak Tuentiren jabetza bereganatzeko.
Gure gazteen artean Tuenti eta Facebook-en erabileran ematen ari den bilakaera ikusteko baliagarria izan daiteke ikustea azken bi urteotan Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko lehen mailako ikasleen artean egindako inkesta baten emaitzak:
2008-09 ikasturtea:
-Kontu bat du Tuenti-n: %90
-Kontu bat du Facebook-en: %36
2009-10 ikasturtea:
-Kontu bat du Tuenti-n: %77
-Kontu bat du Facebook-en: %47
Tuentitik Facebookerako migrazioa azeleratuago espero nuen nik, eta gainera pronostikoa bota nuen Sustatun. Ordurarte Tuentik ez zuen apenas aldaketarik izan aurreko urte t'erdian, eta ordutik hona bai, aldaketak egin dizkiote pixkanaka. Huts egin nuen pronostikoan datak botatzerakoan, baina uste dut ekidiezina izango dela Tuenti erabiltzaileak Facebooki gero eta kasu gehiago egitea.
Eta hausnarketa honetan behatutako bi gauza:
Eta hortik atera daitekeen konklusioa: Tuenti gero eta gehiago garatu, orduan eta errazagoa izango da saltoa Facebookera. Merkatu handia dauka Tuentik, baina etorkizun zaila agian.
Edozela ere, garapen erritmo handia hartu du Tuentik azken boladan, eta ikusiko dugu nola erantzuten dien aurrean dituen erronkei.
Zenbait tokitan zeharka irakurri dudanez, Tuenti Facebook-en aldean borroka galtzen ari da eta ez omen du une erraza, balioa galtzen dagoelako.
Egia esan, badirudi Facebook-ek hazkunde erritmo handiagoa duela Espainian nahiz eta garai batean entzun Tuenti zela nagusi.