Teknologia albisteak
1

De Rerum Natura 3, Zaldi Eroaren tiren liburuki berria

Erabiltzailearen aurpegia
Elkar
2010-05-05 : 14:05

De Rerum Natura 3 honetan, Zaldi Eroaren 2007ko udatik 2009ko amaiera arteko komiki-tiren antologia bat aurkituko dugu. Bravehart Ibarretxe eta Napoleon Lopez, Iruña-Veleiako idazkunak, The Organization-eko lagunak, zer egin ez dakitela; La Pelota Basqua, guztion teilatuen gainean; Barcinopoliseko edo Lizartzako alkate andereak; Txentxo himalaiazalea, Arnaldo espetxeratua...

Urte batzuk badira Patxi Huarte Zaldi Eroa bere marrazkiak egunero plazaratzen hasi zela. Geroztik, bere pertsonaiak erreferentzia ezinbesteko bihurtu dira euskaldun askorentzat: eguna alaitzen duen printza argitsu bat goizero, alderdi asko dituen errealitatea pintzelkada arinez jasotzen dakiena; gure herritar askoren pentsamendu eta sentimenduen termometroa batetik, kontzientzia etikoaren adierazgarria ere bai, bestetik.

Samurtasuna eta zorroztasuna elkartzen daki Zaldi Eroak, jenialtasun ukitu batekin. Baina, horrez gain, aldakorrak dira bere marrazkiak eta pertsonaiak, gizartearen bilakaerarekin eta denboren martxarekin itxuraldatuz doazenak. De Rerum Natura 3 honetan, adibidez, 2007ko udatik 2009ko amaiera arteko komiki-tiren antologia bat aurkituko dugu, eta garai horretan esangura berezia izan duten gertakari eta protagonistak: hala nola Braveheart Ibarretxe, bere kontsultekin bai baina ez dabilela, Josu Jon Imaz, espainiarrak liluratzen txapelduna, edo Napoleon Lopez, ustekabean-edo agintea eskuratu eta Normalizatzaile nagusi bihurtu nahi duena.

Era berean, hainbesteko protagonismorik ez izan arren, badira garai hau markatu duten beste pertsonaia batzuk ere, zinta hauetan bere arrastoa utzi dutenak: Monseñor Sebastian Iruñeko artzapezpiku eta haren ordezko Perez kastrensea, Munilla eta Izeta apezpiku berriak, Iruña-Veleiako idazkunak, Ares sailburua, Barcinopoliseko edo Lizartzako alkate andereak, Obama, Txentxo himalaiazalea, Arnaldo espetxeratua...

Horiekin batera lagun zaharragoak ere topatuko ditu irakurleak: Mitxelen XVI.a (garai bateko Euskal Taliban Jatorra) eta bere laguntzaile Yoda, euskararen ortdoxoxiaren zaindari; Gizon Jakintsua, bere morroi M'ongolori zibilizazioaren argiak eskaintzeko prest; The Organization-eko lagunak, zer egin ez dakitela; La Pelota Basqua, guztion teilatuen gainean; Azken Antxoa, elkarrizketa ekologikoak egiten; Mieltxo plastina-irakasle alferra, Xaxa katu are alferragoa...

Patxi Huarte Larraburu, Zaldi Eroa ezizenez ere ezaguna, Faltzesen jaio zen 1966an, baina Iruñean hazi eta bizi da. Hainbat lanbide eta eginkizun ezagutu ondoren, marrazkilari gisa lan egiten du orain.

Liburuak 18,20 euro balio du liburudendetan, apur bat merkeago Internet bidez erosiz gero Elkar.com-en.

Erantzunak

xuriken
2010-05-05 : 16:36

Gaztezulo aldizkarikoek aurkezpenaren bideoa igo dute Euskaltubera.

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Patxi Huarte marrazkilariak

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago