|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda Vasca© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2010-05-04 ¦ 09:48 ¦ hedabideakHautsak harrotu dituzte pasa den igandean Donostiako Antigua auzoan Joseba Egibarrek Espainiaz esandako hitzek. Bertsio bat; beste bertsio bat. Nik, hala ere, beste kontu bati erreparatu diot: astelehenetik aurrera Onda Vasca da Herri Irratiaren ardatza, eta... Aste honetako aldaketa honek esan nahi du goizean Xabier Lapitz dagoela 7:00etatik 11:00etara, Iñaki de Mujika 14:00ak arte Gipuzkoan, Felipe Retamal eta Forki iluntzera pasa dituztela, gauean arituko dela Jon Martija. Erantzunak#1. Re: Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda VascaUnai ¦ 2010-05-04 ¦ 10:43Arrazoi osoa duzu. Espainiako talde mediatiko batek Herri Irratia erosi eta euskarazko programazioa kenduko balu, zer esango luke "euskalgintzak"? Bereak eta bi. Euskara eta euskal kultura desagertarazi nahi dituztela, eta arrazoi osoz gainera. #2. Egibarren hitz literalakSustatu ¦ 2010-05-04 ¦ 10:44Joseba Egibarrek esandakoak polemika sortu du bai, ea ez ote dien euskal enpresei eskatu utz diezaiotela Espainian saltzeari. Hitzen zentzua hori ez zela izan adierazteko komunikatua atera zuen atzo EAJk, eta pasarte literala euskarara itzulia topatu dugu: Eta guk ekoizten dugunaren herena Espainian saltzen dugu, beste heren bat hemen eta beste herena kanpoan. Zein da norabidea? Zein da etorkizuneko politika? Espainian saltzen dugun heren hori kanpoan saltzen hasi behar dugula. Merkatu zailagoak dira, urrunago daude, baina kanpoan saldu beharra dago. #3. Loiola irratia?Gari Araolaza ¦ 2010-05-04 ¦ 11:07Norbaitek badaki edo konfirmatu dezake ea Loiolako estudioa itxi duten? Badakit Eibarko estudioak itxi direla jadanik, eta Loiolaren kasuan konfirmatuko balitz, uste dut oso albiste txarra izango litzatekeela, euskal kulturan izan duen garrantzia dela eta. #4. Egibarrenak ez zirenakBotaguran ¦ 2010-05-04 ¦ 11:21 Egibarren berbetan gutxi dago kontra esateko. Dana izan da El Correo falangistaren mobida bat, beraiek Egibarren ahotan jarriz esan ez zuena. Gero kate bereko komentaristek, baita Radio Euskadin ere bai, hori berretsiz, "bai, bai, hori esan zuen". #5. Herri Irratia-Onda VascaGoio Arana ¦ 2010-05-04 ¦ 11:54Joxe Aranzabal, Faroan, Gorritiberearen kasuaren gainean: Alberto kalean jarrita, mezuak garbia dirudi: jabe berrien esku, informazio lokala —eta euskarazkoa—, bazterreko kontua izango da Herri Irratian. Aranzabalen post osoa hemen #6. Re: Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda Vascajosu ¦ 2010-05-04 ¦ 12:23Edorta Aranak ere Herri Irratiaren elebitasunaz idatzi du bere blogean Azkenean, irrati horretan euskara asko ala gutxi entzuten ote den gaian baino bien arteko jokoa posible dela erakusten zutela aipatu nahiko nuke. #7. Zuzeneko emankizun interesgarri gutxiagoEibarpool ¦ 2010-05-04 ¦ 12:44Emankizunak gazteleraz ziren, baina igandero Eibar football taldearen partiden zuzeneko emankizunak eskaintzen zituen Loiola Irratiak. Orain, igoerarako play-offean dagoenean Eibar, une erabakikorrenetan, ez dute partida gehiago erretrasmitituko! Emozioz betetako zuzeneko emankizun gehiagorik ez, akabo. Zentralismoaren seinale. Kexati gara Irrati eta telebistetan Barca - Madrid, Madrid - Barca baino ez dela entzuten, bonbardeatu egiten gaituztela. Bada, berdin hemen: errela, athletic, osasuna, ... partida aspergarriak. Non, nola, noiz, entzungo dugu orain Eibar, Barakaldo edo Beasainen partidak? #8. Re: Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda VascaIxa ¦ 2010-05-04 ¦ 15:33Ados aurrekoek esan duzuenarekin. Urtetan ikuspegi propioa landu duen irratia izan da, bai euskarari dagokionez, bai begiratu kritikoa izateagatik, bai minoriei/txikiei ahotsa emategatik, edota oro har "pentsamendu bakarrari" men ez egiteagatik. Mariano, Karmele, Txema, Txaro, edota oraintsu artekoak...igualekoak ziren ba! Ikusi beharko Herri Irratia-Onda Vascak nondik jotzen duen, baina atzokoa entzun eta gero..... #9. Re: Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda VascaTxinbilo ¦ 2010-05-04 ¦ 17:11Bere garaian HI-k Laxaro Azkune zokoratu zuen irrati modernoagoa eta entzule gehiago irabazi nahian. Eta orain,ematen du euskaltasunaren paradigma zela ... #10. Re: Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda Vascaazpi ¦ 2010-05-04 ¦ 17:21#3 Bai, Loiolako estudioa itxita dago joan den ostegunaz geroztik. #11. Loiolako Herri Irratia, itxitaJoxe Aranzabal ¦ 2010-05-04 ¦ 18:32Berriak dakar Josu Azpillagak aipatu duen albistea: Herri Irratiaren Loiolako egoitza itxi egin dute Beraz, argi dago: informazio lokala eta euskarazkoa, errekara. Baten batek esango du horixe dela merkatuaren legea, baina zer esango genuke “Espainiako talde mediatiko batek Herri Irratia erosi eta euskarazko programazioa kenduko balu?”, Unaik lehen erantzunean idatzi duen moduan? Galdera ona. #12. Egibarren hitzen aurrean erreakzioakEneko ¦ 2010-05-04 ¦ 21:13Gaur Correon titularra: "Empresarios vascos advierten a Egibar que el mercado español es «prioritario»" Ikusterakoan, atzo oso zuzen ez nenbilela pentsatu dut eta irakurri dut artikulua, ea zer zioten enpresa ordezkariek: Patxi López, Idoia Mendia eta Carlos Aguirre "enpresarioen" adierazpenak aurkitu ditut lehen lerroetan. Gero bai, enpresa elkarte batzuen ordezkarien hitzak: Confebask, Círculo de Empresarios (?), Federación Vizcaína del Metal eta Asociación Nacional de Fabricantes de Máquina-Herramienta: "las empresas van a vender allí donde es posible", "España es un mercado muy importante", "internacionalizar es tambien muy importante", ggb. Eta bukatzeko, "enpresario" gehiagoren adierazpenak: José Antonio Pastor, Antonio Basagoiti, Iñaki Oyarzábal, Borja Sémper, Isabel Salud, eta Gorka Maneiro :-) #13. Re: Egibarren hitzen aurrean erreakzioakLuistxo ¦ 2010-05-05 ¦ 10:13Bitxia Correok egindako bilduma hori, Enekok ekarri duena hona, Basagoitiren adierazpenekin. Antonio Basagoiti, alertó de que la apuesta de Egibar derive en «un boicot a los productos vascos». Bitxia gero, Basagoitik euskal enpresen kontrako boikotaren aldarrikatzaile aktibo izan denean. 2003. urtean, Euskaldun Unibertsalaren saria Martin Ugalderi eman zionean Eusko Jaurlaritzak, horren kontrako protesta egin zuen Basagoitik, Ugalde Egunkariarekin lotuta zegoenez, terroristatzat zuelako edo. Baina zeharkako jomuga aukeratu zuen orduan PPko politikari honek: sari hura Euskadiko Kutxak babesten zuen, eta banketxe horren kontra egin zuen. Es bueno que los lectores sepan que esta caja de ahorros tiene oficinas no sólo en Euskadi; también las hay en Barcelona, Burgos, Cantabria, La Rioja, León, Madrid, Palencia, Salamanca, Valladolid, Zamora y Zaragoza. Y que cada uno actúe con su dinero como quiera. Bai, horixe esan zuen Antonio Basagoitik, hala dago jasoa El Pais-en, 2003ko irailaren 24ko alean. #14. Loiolako Herri Irratiaren itxieraSustatu ¦ 2010-05-06 ¦ 10:54Urola-Kostako Hitzak Loiolako Herri Irratiaren itxieraz artikulu interesgarria argitaratu du, langile ohien hitzekin. Estekan, Joxe Mari Iriondoren artikulua ere bai. Gogoratzen du nola beste itxiera batzuk izan zituen historian Loiolak: Manuel Fraga orduan ministro eta gaur PPkoak agindutakoa, adibidez. Honeala amaitzen da Iriondoren artikulua: Egun hauetan ohartu naiz Loiolaren ezaugarriak ezabatu dituztela. Eta ohartu naiz aldi berean, pittinka-pittinka, gure ilusioak eta ametsak horrelaxe ito dituela norbaitek, Fragak ete bere monagiloek lortu ez zutena lortuz. #15. Re: Egibarren hitzak eta Herri Irratia-Onda VascaMixel ¦ 2010-05-06 ¦ 18:21EAJk irrati euskaldun berri bat sortu behar luke, egoera hau konpontzeko. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|