Teknologia albisteak
4

Patxi Lopezen klaseetako piperrak eta euskarari buruzko usteak Legebiltzarrera iritsiko dira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-04-28 : 10:04

Herenegun, Patxi Lopezen igandeko gehigarri bateko elkarrizketaz jardun genuelarik, erreparatu genion eskumuturrean zeraman gailu ustez sendatzaileari. Baina Sustatuzaleoi esker elkarrizketa irakurri genuen ondoren, eta agian albisteago bihurtu da, euskaraz klaseetan piperra egiten duela edo Ibar Ezkerreko euskararen historiaz ze uste dituen lehendakariak. Gaia, orain, Eusko Legebiltzarrera heldu da.

Izan ere, Aralarrek, Mikel Basabe legebiltzarkidearen bidez, interpelazioa egingo dio Lopez lehendakariari azal dezan zer esan gura duen "Ezkerraldean inoiz ez dela euskaraz egin" dioenean. Era berean, lehendakariari eskatuko dio, hurrengo kontroleko plenoan, azaltzeko zer esan gura duen "euskara konplikatua" dela esaterakoan, baita ere zergatik egiten dituen piper asko, aurrekontu publikoetik ordainduriko eskoletara joateari utziaz.

Bi urterako 73.000 euroko aurrekontua dute Patxi Lopez lehendakariaren euskarazko klaseek.

Aralarren galderak Patxi Lopezen elkarrizketako esaldu honetan du jatorria:

Yo es que soy de la margen izquierda, una zona donde no se ha hablado euskera nunca. Y el euskera es complicado. Además, hago muchas piras.

Horrez gain, beste hau ere esan zuen Lopezek, euskararen normalizazio politikaz:

...Queremos racionalizar esa situación, adaptarla al sentido común. Cualquier persona que vaya ante la Administración y quiera ser atendida en euskera tiene derecho a ello, pero hay sitios en que eso ni se ve ni se necesita. Siempre se pone el mismo ejemplo: el cirujano al que se le puntúa más por saber euskera que por saber operar. Bueno, todo eso va a desaparecer, para que lo que de verdad puntúe sea la profesionalidad.

Hemen dago elkarrizketaren hasiera. Zirujauarena 3. orrian dago, eta piper egitearena, 4.ean.

Erantzunak

Jozulin
2010-04-28 : 10:55


Anjel Lertxundi ere harrituta zenbait medikuk "gazteleraren ezagutza" ziurtatu beharko dutelako.


Edorta Agirre
2010-04-28 : 11:19

Ez gaitu harritu tipo horren jarrerak. Lehengo lepotik burua. Euskarri gabeko eraikina da (batzuentzat, katedrala; beste guztiontzat, txakur-txabola) eta, noski, zailtasunik ñimiñoetan izutu eta... hanka egiten du. Harroa da, ez da mazizoa. Ez da kultura edo erudizio handiko gizona. Ez da ideia distiratsuak agertzeko zalea. Ez omen da buru argia. Aski primarioa da: berehala mozkortu, euforiko agertu... edo ez da agertzen jende aurrean lau hilabetez.

Orduan, normala: espainola ama-hizkuntza izanik (herritar askok dugu hori) ez da ausartzen bestea ikasi eta horren berri eman behar izatera (pentsaera bakarra hizkuntza bakarrean). Aurretiaz badaki ridikulo geratuko dela. Ridikulua iruditzen baitzait, ez arindu errurik, lehendakariaren eserlekuan ipurdia beratzea euskaraz ikasteko minimoetara iritsi gabe eta iristeko perspektibarik, desiorik eta itxaropenik izan gabe. Hemendik aurrera ere Lopez hori ez baita izango argiago. Ez bera eta ez bere gobernukideak. Hori desastrea!

Ibarretxek izan ezik, herri-diruetatik bizi diren politiko guztiek nozitu dute arazo hori.

Normala da (norma baten araberakoa), era berean, "bere" izan behar lukeen taldeari uko egin eta aurkariekin bat egitea. Babesturik sentitzen da Basagoiti, Rosa10, Ares, Pastor eta antzeko hiritar aurrerazale horien artean.

Lezioa ikasi beharko genuke. Ez dut uste izan sekula herri bakoitzak merezi duen gobernua daukala, baina...

Sustatu
2010-04-28 : 14:33

Kontu honi buruzko gaztelaniazko iruzkinak bi blogetan:


Bestalde, Aralarren galderarekin batera, informazio eskaera ere egin du talde parlamentario horrek jakiteko Lehendakariak astean euskarazko zenbat eskola-ordu jasotzen dituen eta eskolok zein koste duten.


arrikitaun
2010-04-29 : 18:50

Zeinek bultzatu du Patxiren jarrera? Irakurri elkarrizketaren 7. erantzuna eta dena ulertuko duzue!


  1. ¿Qué música escucha en el iPod?
    De todo. Ahora escucho, entre otros, Gari La Habitación Roja y Los Punsetes.

Eta zer kantatzen zuen Hertzainak taldeak? e? e?:
"egunero klasera joan ta kolegak kalean eta arrotza sentitzen naiz"


Beraz, Gari da errudun bakarra!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago