Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bertako Haziaren Jaia, geurea berreskuratzeko aukera

© cc-by-sa  Makilipurdi Elkartea ¦ 2010-05-04 ¦ 09:11 ¦ natura

Maiatzak 8an ospatuko da Zubietan (Nafarroa) Bertako Haziaren Jaia, barazkien barietate lokalei eusteko asmoarekin. Geure ezaugarriak defendatzen ditugu sutsuki (hizkuntza, ohiturak...) baina bertze ondare hau oharkabean badoa: ereiten ez diren haziak betirako galduko dira.

Publizitatea

Esaten da agure bat hiltzen denean liburutegi bat erretzen dela, eta hori eremu askotan gertatzen da. Hoietako bat baratzetan nabarmentzen da, urteetan zehar bertakotu diren landareak (barazkiak, zerealak eta fruitondoak) galtzen joaten bait dira. Aitonen belaunaldiak ez du segidarik, eta gazteek ba dute zeregin aunitz horretaz arduratzeko. Eta ereiten ez diren haziak betirako galduko dira.

Arazo honetaz arduratu nahi gara jende talde batzuk, eta elkar ezagutzeko festa bat antolatu dugu, denok ohartu gaitezen nolako altxorra dugun eskuartean eta nola urte gutxien buruan galdu daiteken. Geure ezaugarriak defendatzen ditugu sutsuki (hizkuntza, ohiturak...) baina bertze ondare hau oharkabean badoa.

Jaiak honako egitaraua du:

  • Eguerdian, Sukaldaritza konsziente ikastaroa eta Bazkaria (ekintza honetarako izena eman behar da 686 12 91 08 tlfan)
  • Arratsaldean, Hazien trukaketa eta Solasaldiak
  • Afalostean afro-basque musika dakarren MAKULU KEN taldea, eta ondoren, Jam Session, bakoitzaren indarren arabera

Edozein azalpen helbide honetan: makilipurdi@gmail.com


Argazkiak.org | Bertako Haziaren Jaia 2010 © cc-by-sa: sustatu

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz