|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi Realari© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-23 ¦ 09:21 ¦ kirolaVocento taldearen egunkari batean azaldu da oraingoz, filtrazioa bailitzan edo, baina datorren astean ofizialki iragarriko dutela diote. Real Sociedad futbol taldearen babesle publizitario bakarra Gipuzkoako Foru Aldundia izango da uztailetik aurrera, 1.2 milioi euro inguru ordainduta. Gipuzkoa euskararekin bat izango omen da elastikoetan agertuko den publizitatea. Erref.: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi Realari (real-sociedad.diariovasco.com) Erantzunak#1. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariLuistxo Fernandez ¦ 2010-04-23 ¦ 12:59Lotsagarria iruditzen zait erakunde publikoek kirolaren inguruko batzuetan denon dirua gastatzeko duten joera hau. Soldata miliotsuak ordainduta zorrak handitu besterik ez egiten ez dakiten enpresak, batzuetan; eta beste batzuetan harrokeria propioa (eta beste babesle batzuena) handitzera datozen izarrak. Euskararen aitzakiarekin orain, gainera, baieztatzen bada notizia. Lagun bati irakurri diot: "Eta gainera diru hori hizkuntza politika bezala kontatuko dute!" #2. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariIñigo ¦ 2010-04-23 ¦ 13:19Ni ez naiz hasiko kirolari gutxi batzuen soldata milonarioak defendatzen, baina gauza bakoitza bere lekuan jarri behar dela uste dut. Duela horrenbeste ez zela, Reala ia desagertzear ere egon zen. Horrek Gipuzkoari, oro har, ez lioke abantaila handirik ekarriko enpresa garrantzitsu bat pikutara joateaz gain, hainbat gipuzkoarron bihotzeko taldea galduko bailitzateke. Geroztik, klubaren austeritate politikarekin batera, instituzioen laguntza jaso du eta egun, lehen mailaren atarian dago. #3. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariJosu Mendicute ¦ 2010-04-23 ¦ 13:36Uste dut Real Sociedad de Fútbol, S.A.D. enpresa garrantzitsua dela Gipuzkoan, bere inguruan mugitzen den ekonomia guztia dela-eta. Horrarte ados, Iñigo. Baina enpresa bat garrantzitsu izateak ez du esan nahi arriskuan dagoen bakoitzean erakunde publikoek atzetik joan behar dutenik dirua ematen. Laguntza miserableekin beste talde batzuek ikasi dute bere ipurdia salbatzen, eta Errealak ere ikasi beharko luke. "Gipuzkoa euskararekin bat" Bernabeun erakustea ona dela????????????? Zergatik?? Nik ez diot inongo zentzurik ikusten. Euskarari zein mesede egiten dio, ba? Euskara gehiago mintzatuko dugu honi esker? Euskara hobeto ikusiko dute Euskal Herritik kanpo, honi esker? Susmoa dut, Oier Araolazaren tuit horren ildotik hizkuntza politika bezala egingo dutela inbertsioa, eta hori horrela balitz lotsagarria litzateke zentzu guztietan. Izatekotan, elite-kiroletarako duten dirutik izan beharko litzateke patrozinio hau. Eta hala ere gutxienez eztabaidagarria irudituko litzaidake dirutza hori ematea. #4. Euskara eta RealaMikel Lizarralde ¦ 2010-04-27 ¦ 16:57DVk gaur atera du Soy de la Real sare soziala, guztia gazteleraz. Beraien produktu gehienak horrela direnez, ezin ezer esan. Baina Realaren webgunean sartu eta ia dena primeran dago euskaraz, hori bai azken albisteetatik gehienak gazteleraz daude. Horretaz gain, denda online (sic) gazteleraz soilik dago, bi detaile euskaraz (edo igual ez dut hizkuntza aldaketa aurkitu). Gipuzkoar guztion dirutza horri esker euskarazko bertsioa hobetzea espero dut. #5. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariJoseba ¦ 2010-04-27 ¦ 21:03ia guriak egin du. #6. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariAitor ¦ 2010-04-28 ¦ 07:23Ez al lukete hobe talde horretako kirolari eta agintariei euskaraz ikasteko konpromisoa har araztea? 1,2 milioi horiek gastatzeko modu asko bururatzen zaizkit hizkuntz politikan, baina propaganda horretan xahutzea Errealaren zuloak tapatu eta gainera kutsu sasi kulturala emateko ahalegina besterik ez zait iruditzen. #7. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariSustatu ¦ 2010-04-28 ¦ 12:38Zutabea idatzi zuen honetaz Berrian Anjel Lertxundik, eta blogean gehitutako post-scriptumean ere jo zuen gero. ...eta kalkulatzen hasi nintzen euskararen hainbat alorretako panorama zenbat alda litekeen diru erreal horrekin… Kalkulu guzti-guztiek Realeko elastikoetako aldarriak baino gehiago ematen zidaten. Bitartean, joan den astean egunkari batek zabaldutako albiste honek ez du beste berrespen edo ezeztapinik izan guk dakigula, ez prentsan, ez Realaren aldetik, ezta Foru Aldunditik ere. #8. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariJJ ¦ 2010-05-05 ¦ 09:06Iruditzen zait ez dela euskararen aldeko kanpaina, Diputazioaren aldekoa baizik, eta helburu nagusia Realaren zorra estaltzen laguntzea dela, euskararen aitzakian. #9. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariEskubaloia ¦ 2010-05-06 ¦ 12:52Aitorrek aipatzen du jokalariek prentsaurrekoak euskaraz soilik eman beharko lituzketela. Neurri praktiko bikaina. #10. Re: Euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1.2 milioi RealariJJ ¦ 2010-05-06 ¦ 16:15Bejondeiola Errekondori! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|