Itzuli orri nagusira Bidali hau

UEUren liburuak erdi prezioan ostiralean, Liburuaren Nazioarteko Egunean

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) ¦ 2010-04-22 ¦ 08:39 ¦ liburuak

Ostiral honetan, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta ekitaldi berezi hori ospatzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere liburuak %50eko beherapenarekin eskainiko ditu. Eskaintza hau www.ueu.org atarian egongo da indarrean.

Publizitatea

UEUk 1978. urtean argitaratu zituen lehen liburuak eta geroztik mota guztietako generoetan aritu da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horiek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri izango dira apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko Egunean, erdi prezioan salduko baititu UEUk. Guztira, 80 liburuk izango dute beherapena.

Liburuak UEUren webguneko DENDAn egongo dira eskuragai.

Erantzunak

#1. Re: UEUren liburuak erdi prezioan ostiralean, Liburuaren Nazioarteko Egunean

Amaia ¦ 2010-04-30 ¦ 16:18

Beren webgunean sartu naiz eta ez dut lortu beherapena duten liburuen zerrenda topatzea. Egia da erdi prezioan daudela?

#2. Re: UEUren liburuak erdi prezioan ostiralean, Liburuaren Nazioarteko Egunean

Sustatu ¦ 2010-04-30 ¦ 18:06

Egongo ziren, baina joan den ostiralean, Liburuaren Egunean, apirilaren 23an.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea