|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararen Jatorriaren V. Biltzarra: Euskal Toponimia© cc-by-sa Euskararen Jatorriaren Biltzarra ¦ 2010-04-17 ¦ 08:12 ¦ geografiaMaiatzaren 15ean, Bizkaiko Arteaga herrian, Euskararen Jatorriaren V. Biltzarra ospatuko da. Lau biltzar egin eta gero, aurtengoak toponimiaren gaia izango du hizpide. Toponimia hizkuntzalaritzaren barruan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziren berben esanahia ulertuz, hizkuntzaren sorrera aditzeko gakoak eskuratu ditzakegulako. Baina lehendabizi euskal toponimia ezagutzea beharrezkoa da, bai Euskal Herrian kokatuta daukaguna baita kanpoan ere. Bi hizlari izango ditugu goizean horietaz aritzeko: Luis Mari Mujika, batetik, Araba, Errioxa eta Burgosko euskal toponimiaz arituko da, azken urteotan egin dituen bilketa lanetan oinarrituta. Ondoren Bienvenido Marcaray Huescako ikerleak penintsulan dauden toponimo iberiarretan oinarrituta, iberiera hizkuntzaren interpretazioaz jardungo du. Ondoren, Euskal Herritik kanpoko euskal toponimiari buruzko mahai ingurua izango dugu. |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|