Itzuli orri nagusira Bidali hau

Egunkariaren sententziak honen itxiera data eta Egin-ena nahasten ditu

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-04-13 ¦ 08:18 ¦ egunkaria-libre

Audientzia Nazionalak atzo Egunkariako 5 auzipetuak absolbitzeko kaleratutako sententzian akats nabarmena dago: bi aldiz ematen 1998ko data bat Egunkariaren itxierarako. 1998ko uztaila. Euskaldunon Egunkaria, berriz, 2003ko otsailean itxi zuten. Asier Azpilikueta Berria.info-ko blogariak erreparatu dio hankasartzeari, eta 1998ko datari zentzua ere topatu dio: Egin egunkariaren itxierakoa da.

En el momento de su constitución tenía un capital social de 10 millones de pesetas que, tras sucesivas ampliaciones y reducciones, cuando se interviene el diario judicialmente en julio de 1998 era de 1.670.000 € distribuido en 29.825 acciones de tres series distintas.

Publizitatea

Azpilikuetak galdetzen du bere blogean:

Hanka-sartzea da? Egin egunkariaren aurkako epaitik moztu ta itsatsi egin dute?

Nahasketaren bat badago, noski, baina ez diru copypaste zuzenik egin dutenik. 18/98 sententzia aurkitu eta sarera igo dugu, eta pasarte literal biak ez dirudi hitzez hitz han daudenik.

Bitartean, 18/98 epaiketaz sortu zen webgunea 18-98 Plus desagertua dago (beste batzuen eskuetan); eta Egin-en itxieraren 10. urteurrenekoa, Egin10.info jausita edo desagertua.

Erantzunak

#1. Egunkariaren sententzian zuzenketa

Sustatu ¦ 2010-04-26 ¦ 12:21

Oker hau biharamunean zuzendu zuten epaitegiek, sententziaren beste bertsio bat kaleratu zuten, data zuzenarekin. Testu zuzendua hemen aurkitu daiteke osorik.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Egunkaria Libre!

Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara.

Kasuko FAQ edo galdetegia.

 

 Nabigatu euskaraz