|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-12 ¦ 12:53 ¦ egunkaria-libreEguerdian jakin da albistea, absoluzioa Egunkariakoentzat. Baina akusatuen eskutik ere iritsi zaigu baieztapena: 5ak absolbituak. Hemen dago sententzia bere osotasunean, testu gisa: Absoluzio sententzia Eguneraketa, 15.30. Sententziako puntu batzuk nabarmendu ditugu jarraian. Sententziaren testutik pasarte batzuk dakarzkigu ona, destakatzea merezi dutelakoan. Egunkaria ixtea ez zen zuzena izanItxierak ez zuen justifikaziorik, gehiegizkoa izan zen, eta zuzenbidearen kontrakoa izan zen. El cierre provisional o temporal de Euskaldunon-Egunkaria no tenía habilitación constitucional directa y carecía de norma legal especial y expresa que la autorizara. El artículo 129 del Código Penal pudiera ser una cobertura incierta e insuficiente porque un periódico diario no admite ser considerado como una empresa cualquiera. Errugabeak akusatuak, hedabidea, eta euskalgintzaBost akusatuak errugabeak dira, baina Egunkaria ere bai: egunerokoari zer leporatu ez dago. Ttampoco se ha acreditado ni directa ni indirectamente que el periódico Euskaldunon Egunkaria haya defendido los postulados de la banda terrorista, haya publicado un solo artículo a favor del terrorismo o de los terroristas ni que su línea editorial tuviese siquiera un sesgo político determinado, esto último, además, no sería delictivo. Por el contrario, incluso los miembros de la Guardia Civil que comparecieron como peritos reconocieron que no se había investigado si la línea del periódico era o no de apoyo a E.T.A., lo que hace incomprensible la imputación. Are gehiago, euskararen mundua, euskalgintza delako hori, ez da ETA. La estrecha y errónea visión según la cual todo lo que tenga que ver con el euskera y la cultura en esa lengua tiene que estar fomentado y/o controlado por E.T.A. conduce, en el proceso penal, a una errónea valoración de datos y hechos y a la inconsistencia de la imputación. Funtsik ez akusazioanAkusazioaren oinarriak oso ahulak ziren, eta arrazoibide batzuk iruzurtiak besterik gabe. Primero se ha decidido cuál es la conclusión, de la que se predica, sin base, que es indiscutible, luego se buscan las señales, vestigios o indicios y, por último se rechaza cualquier sentido o explicación de estos que no apoye la conclusión. Akusazioaren akatsak ugariak dira, baina baten bat azpimarratzeagatik, lekuko izan ziren Goardia Zibileko agenteak beren lana peritu gisa errepikatzearena. Perituen adierazpen horiek goitik behera arbuiatzen ditu sententziak: ez ditu kontuan hartzen. En el caso ahora examinado la adecuación a la realidad o no de las conclusiones obtenidas por los funcionarios de la Guardia Civil las ha extraído directamente el Tribunal tras analizar la documentación que obra en la causa, sin que para ello haya sido preciso el auxilio de técnico alguno, pues los referidos informes sólo contienen como conclusión meras inferencias o deducciones de sus autores tras analizar los meritados documentos y piezas de convicción, labor que compete en exclusiva al Tribunal. Tortura sinesgarriaTortura akusazioak sinesgarriak dira, eta Xabier Oleagaren kasu zehatzean, gainera, hark adierazitako tratuagatik azaltzen du sententziak data batzuetan Oleagaren adierazpenaren eta ondorengo datu baten artean dagoen kontraesana. En la valoración de las declaraciones de los procesados tiene especial relevancia que las denuncias de estos sobre malos tratos y torturas sufridos durante la detención incomunicada –que fueron relatadas con detalle en la vista oral y antes ante el instructor y objeto de denuncia en los tribunales- son compatibles con lo expuesto en los informes médico-forenses emitidos tras ser reconocidos en el centro de detención. Erantzunak#1. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatIñaki ¦ 2010-04-12 ¦ 12:58IRABAZI DUGU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! #2. 'Egunkaria' absolbituaIban Arantzabal ¦ 2010-04-12 ¦ 12:58Berrian ere bai. Bai, egia da! Eskerrak! #3. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatXabier Eskisabel ¦ 2010-04-12 ¦ 13:09Zorionak denei!! #4. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatMendiola ¦ 2010-04-12 ¦ 13:31Berria.info pozez gainezka dagoela dirudi, ezin dut sartu eta! #5. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatMaialen ¦ 2010-04-12 ¦ 13:40ZORIONAK!!!! Garaipen handia euskararentzako! #6. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatAitor ¦ 2010-04-12 ¦ 13:56Zorionak auzipetuei, batzuentzat behintzat bukatu da ameskaiztoa. Baina ez nago ados Iñakirekin. Irabazi? Ziur? Zer irabazi dugu? Ez galtzea eta irabaztea ez da gauza bera. Duela 7 urte gure hizkuntzan geneukan egunkari bakarra itxi ziguten. Irabazi? Gainera, ez da ahaztu behar oraindik beste auzia, ekonomikoa falta dela. #7. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatJozulin ¦ 2010-04-12 ¦ 14:08"Ez baita garaipen bat izango, denetarik duen porrot sekulako baten ispilua baizik." eta "Bihar absolbitzen badituzte, pisu handia kenduko zaigu gainetik, horixe egia. Baina letxe txarra, ez." zioen, besteak beste Anjel Lertxundik atzoko zutabean. Goitik behera ados. #8. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatloveof74 ¦ 2010-04-12 ¦ 14:57Egia...hemen...zeinek irabazi du azkenean? libre geratu direnak, ez, behintzat. Libre egotea bere eskubidea zen, orain dela 7 urte eta gaur. #9. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatJJ Agirre ¦ 2010-04-12 ¦ 15:35Irabazi ezer gutxi... #10. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatKoldo ¦ 2010-04-12 ¦ 15:53Irabazi: bost lagunek kartzela ez dute zapaldu behar. Beraientzat eta beren familiarentzat zein lagunentzat garaipen itzela. #11. Anjel Lertxundiren predikzioa bete du PSE-EEk: Justiziak funtzionatzen duLuistxo ¦ 2010-04-12 ¦ 16:22Bihar izenburuarekin, predikzio moduko bat idatzi zuen atzo Anjel Lertxundik Berrian: Bihar absolbitzen badituzte (...), inork ez diezagula ospakizuna ozpindu demokraziaren garaipen bat izan dela esanez. Noski, ezin zuen falta hori esango zuenik: Jose Antonio Pastor PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du, demostratua geratu dela, argi eta garbi, Justiziak Espainian funtzionatzen duela. Demostratu dena, literalki... de forma absolutamente notoria que la Justicia en España funciona #12. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatZaldieroa ¦ 2010-04-12 ¦ 18:04Zorionak!! #13. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatmatx ¦ 2010-04-12 ¦ 19:42Zorionaaaaaaaaaaak!! #14. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatKain ¦ 2010-04-12 ¦ 20:14Ez ahaztu esandakoak: #15. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatJoseba ¦ 2010-04-12 ¦ 21:27eskerrak absolbitu dituzten, baina garaipenik ez da hemen. gertaera tamalgarri batzuk tamalgarriago ez egitea, hori lortu da. #16. Re: Absoluzioa Egunkariako lehen epaiketako 5 auzipetuentzatJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-04-13 ¦ 08:34Aupa, aupa, aupa! Zorionak Martxelo, Juan Mari, Xabier, Txema eta Iñaki! Gaur txanpainarekin ospatzeko eguna da, nahiz eta behazun eta negar-malko gustu apur bat izan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Egunkaria Libre!Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara. Kasuko FAQ edo galdetegia. Albiste gehiagoegunkaria-libre gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|