|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ahoratu Euskara Ere kanpaina© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-08 ¦ 16:09 ¦ marketinaEuskal Herriko Itzuliaren zuzeneko errentransmisioetan Ahoratu Euskara Ere kanpaina berri batek duen garrantziaz konturatu gara. Bai telebistarako egin den iruditerian, zein probako publizitate agerikoan (antolatzaileek eskertuko zuten) presentzia handia du kanpainak.
Baina sarean ez dugu kanpainaren aipurik aurkitu Euskadi.net-en edo HPSren webgunean. Ahoratu aditza (ahora ekarri) eta tipografian bi kolore erabilita, gaztelaniazko *Ahora tú* esamoldea nahasten ditu leloak. Edo hori iruditu zaigu. ahoratu.jpg 17KB (18316 byte) Erantzunak#1. Re: Ahoratu Euskara Ere kanpainajoseba ¦ 2010-04-09 ¦ 08:28euskara eta gaztelania biak ongi nahasi ditu, bederen, publizitatearen egileak. #2. Re: Ahoratu Euskara Ere kanpainaUkan birusa ¦ 2010-04-09 ¦ 09:18Ba oker ez banago aurten ere elebakarra da Itzuli...,barkatu, Vuelta al Pais Vascoren webgune ofiziala. #3. Re: Ahoratu Euskara Ere kanpainaSustatu ¦ 2010-04-09 ¦ 09:54Egia da bai. Vocento taldeko egunkari batek antolatutako Itzuli honen webgunea gaztelania hutsez dago. Jaurlaritzako agintaldea EAJ eta EAk osatzen zuten garaietan ere, HPSren aurreko kanpaina batzuek ere inbertitu izan dute dirua honetan. Adibidez, iazko argazki sorta honetan ikusten da Pixka Bat Es Mucho kanpaina izan zen zela antolakuntzaren euskarri publizitario handietako bat. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|