|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet iPad-ak saltzen hasi da Apple, eduki "aberastuak" erakusteko gaitasunarekin© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-08 ¦ 08:10 ¦ informatikaAzkenean irten da iPad produktua kalera, Appleren ordenagailu eramangarri berria. Eta hasierako kritiken argitan espero zitekeen bezala, ilara eta fanfarriak iragarri arren (hedabideek Apple-ko marketinlariek ematen dieten guztia irensten dute), salmentak ez omen doaz hain ondo. Gainera, miresmenezko mezu batzuk egon badauden arren, kritikek segitzen dute. Bat, bereziki deigarria: iPad-erako sortzen ari diren eduki aberastuek antza dutela garai bateko Cd-Rom-ekin. iPad-aren lantzamendurako prestatu izan dira zenbait eduki berezitu, iPad-erako bakarrik balioko duen formatu batean. Adibidez, Elements izeneko liburu sorta baten adaptazioa, kimika eta fisikako edukiak dakartzana; edo Marvel komikien bertsioak. Eduki sortzaileek nonbait uste dute material interaktibo horiek salduz dirua egingo dutela, eta Applek emango diela horretarako bidea, Ipad-aren plataforma itxian. Hala ere, Cory Doctorow edo Danny O'Brien-ek uste dute CD-Rom-en bertsio berrituak besterik ez direla jostailu horiek. Eta zer gertatu zen? CD-Rom-aren magia Internet sareak gainditu zuen, eta, bestalde, aldizkari batekin CD-Rom-a ematearena iraganeko kontua da honezkero. Papera nahi baduzu, papera erosten duzu, eta eduki benetan aberatsetarako, Interneten nabigatzen duzu eta aurkitzen dituzu, doan. Bide batez, iPad Peek aplikazioa begiratu dugu nola geratuko zen Sustatun iPad batean, eta egia baldin bada simulazioak ematen duena, ez du itxura txarrik. Erantzunak#1. Ikusi zuk iPad bat eta ia gustuko duzunIban Arantzabal ¦ 2010-04-08 ¦ 10:04Bideo hauxe ikusten egon naiz... Eta baditu bai pegaren batzuk, baina inork erregalatuko balit bat... :-) Nik atzo ikusi nuen eta 300 bisita inguru zituelakoan nago. Gaur 12.000tik gora ditu bideo horrek. Espainian egon daitekeen lehenengoa omen. Euskal Herrian ez dakit baduen norbaitek. Baten batek balu eskertuko genuke Sustatun bertan-edo erakustea... #2. Re: iIkusi zuk iPad bat eta ia gustuko duzunLuistxo ¦ 2010-04-08 ¦ 10:56Bideoa ikusi dut, Iban, eta Ooooooo! Interneten nabigatu daiteke notiziak irakurtzeko! Orriak pasatzen dira batetik hurrengora! Google Maps dauka!!!! Eta aaaaaaaaa! Liburuak irakurri daitezke bista nekatzeko moduan!!! Eta hemen aipatutako alferreko traba teknologiko estupido guztiak disfrutatzeko aukerarekin!!!! #3. Nik gura dut batIban Arantzabal ¦ 2010-04-08 ¦ 11:22Luis, kontua da zertarako behar duzun. Nik gura nuke bat Espaloia Kafe Antzokian jendeari uzteko. 400 euro ordaintzeko prest nago eta horrek izango luke wifi bidez nabigatzeko aukera. Wifia doan dago Espaloian, baina baita Espaloiko ordenagailua erabiltzeko aukera ere. 5 urtetan izan dira pare bat mac portatil eta milaka lagunen eskuetatik pasatu dira. Ez dute behar izan konponketarik, birusik ez... KZguneak baino zerbitzu hobea eman dugulakoan nago, teklatura kafea erortzeko arriskua asumituta. Nire aurrekariak mac-ekin onak dira eta berriz ere probatzeko prest nago. #4. Re: Nik gura dut batLuistxo ¦ 2010-04-08 ¦ 11:27Espaloirako diozun hori... Arrazoia daukazu. Ondo pentsatua. Erabilpen ona dirudi. #5. Bai, baina…Joxe Aranzabal ¦ 2010-04-08 ¦ 19:27Time aldizkariaren azken alean Lev Grossmanek artikulu interesgarria idatzi du iPadi buruz. Bertan, goraipatu egiten du Applen arbel digitala, baina honela bukatzen du:
#6. Oso iritzi interesgarriaIban Arantzabal ¦ 2010-04-08 ¦ 20:09Egi osoa! Horrenbeste jende euskaraz idazten ez da inoiz egon... Teklatua jartzeko aukera-eta baditu, baina... Egia da 140 karakteretara egokitzen dagoela jendea... eta hori egiteko ba teklatu handirik ere ez dela behar... #7. iPad-en bat badago gureanptx ¦ 2010-04-08 ¦ 21:55Ideateca aitzindaria izan da gurean, bere erabiltzaileen artean iPad bat zozketatu berri du eta. Oraindik ez dute argazkirik jarri sarean, baina pentsatzen dut... eskura egongo dela aurki. #8. Re: iPad-ak saltzen hasi da Apple, eduki "aberastuak" erakusteko gaitasunarekinIñaki Olano ¦ 2010-04-20 ¦ 09:05iPad? Zer da hori, hihihhahahah huhuhuhuhHUHUHU!!
#9. iPad.arekin aurrez aurre, bihar #Teknoflash Lab04TEKNOFLASH ¦ 2010-04-20 ¦ 13:26#TEKNOFLASH Lab04 monografikoa egitera goaz bihar iPad dontsuarekin, ea zertarako gai den benetan... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|