|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zein da Brian Currin-en rola?© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2010-04-05 ¦ 08:02 ¦ aktan-jasoaJoan den asteko Argia astekarian Mikel Asurmendik egin zion, nolabait, galdera hori Lokarri-ko koordinatzaile den Paul Riosi: Brian Currin ez da bitartekaria, prozesuan dauden zailtasunak errazten dituen pertsona baizik. Rol hori jokatu du lehenago eta orain ere ezker abertzalearekin arlo hori lantzen ari da. Estrategia bat ari da diseinatzen ezker abertzaleak prozesu demokratikoan baldintza berdinetan leku izan dezan. Argazkiak.org | Herri Batasu... © cc-by-sa: iturri Ondorengo galderan, Asurmendik esaten dio Rodolfo Aresen ustez, Brian Currin oker dabilela. Eta Paulek zera gaineratu: Oker dabilena Ares da, uste ustel batetik ari baita. Aresek uste du Brian Currin bitartekari aritzeko premisarekin etorri dela. Aresek eta beste askok ez dute ulertzen Currin ezker abertzalearekin kolaboratzen ari dela etorkizuneko estrategia definitzeko, gatazka eraldatzea bilatzen duela, irtenbiderako eszenategia eraiki nahi duela. Tira, eta oker badago, zer? Ez al da okerrago oraingo egoeran segitzea? Amaieran, Paulek dio, Ez dut ikusten ETA armak behin betiko uzteko moduan, ezta su-eten iraunkor bat emateko ere. Urrats berriak eman daitezke, baina izatekotan ezker abertzalearen aldetik emango dira, ez ETAren aldetik. Ea ba. |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|