Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-29 ¦ 14:03 ¦ herri-administrazioak

Tiraka blogak aditzera eman duenez, Ramon Etxezarretak utzi egingo du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzak. Iturri batzuek Sustaturi adierazi diotenez, Lourdes Auzmendik (orain arte Sustapen zuzendaria) hartuko du Etxezarretaren kargua Kultura sailean. Joan den astean HPSko Berrikuntzako zuzendari Igor Calzadak jakinarazi zuen postua uzten zuela.

Eguneraketa: Badirudi Tiraka blogetik ezabatu dutela artikulua, baina Arabatik blog jeltzalera aldatu dute eta han irakurri daiteke. 2. eguneraketa: artikulua berriro dago Tiraka blogean

Erref.: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du (www.tiraka.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Tirakakoa ezabatua

iturri ¦ 2010-03-29 ¦ 17:26

Tirakako apuntea ezabatua izan da.

Zer kristo gertatzen ari da hemen? Lehengoan Calzada, oraingoan Etxezarreta.

#2. Ramon Etxezarreta: deserosotasuna gero eta handiagoa Kultura Sailan

Eneko ¦ 2010-03-29 ¦ 19:21

"Sailburuordetzan gero eta etxekoago sentitzen hasia nintzen, jendea konfiantzazkoago ikusi eta sentitzen. Sailean, aldiz, deserosotasuna gero eta handiagoa egiten ari zitzaidan, edozein azalkeriak gain hartzen zidan. Ezin izan dut. Erreleboa eskatu nuen joan zen astean. Barka, arren, zure expektatibaren bat zapuztu badut edo ezertan mindu edo gutxietsi bazaitut. Eta milaeskerrik bihozkoiena lankide izan zaitudan horri. Agur lankide".

Berrian: Etxezarretak lankideei bidalitako gutuna

#3. Re: Tirakakoa ezabatua

Sustatu ¦ 2010-03-30 ¦ 08:37

Bai, Iturri. 14.00etan Tiraka blogean zegoena ezabatu egin zuten gero. Artikulu haren pasarteak eta muina beste blog honetan azaldu da.

#4. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

Maite Goņi ¦ 2010-03-30 ¦ 09:22

eitb.com-en ikusi berria: "Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohiak onartu du nahiago izan duela "etxean gelditu, gogoz kontra aritu beharrean". "Ez da sakoneko desadostasunik izan", azpimarratu du. Informazio gehiago laster...

Ba al dago sakoneko desadostasun handiagorik gogoz kontra aritzea baino?

#5. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

egorospe/Biturie ¦ 2010-03-30 ¦ 10:48

Posta nik sartu nuen Tirakan nire izenean (egorospe). Aditzera eman zidaten tonua eta edukia ez zirela egokiak Tiraka taldeak Lakuako egoitzan euskararen erabilera suspertzen duela bost urtetik hona betetzen duen eginkizun eta helburuetarako. Bestalde, edukiz latza zenez, agintari aukeratu berriekiko harreman-giroa ere oztopatu zezakeela uste izan du batek baino gehiagok.

Argitu behar dut ezen, nahiz eta Sustatuk Tirakaren izenean jaso zuen notizia, nik neure izenean sartu nuela, Egorosperenean alegia.

Gero, giroa gehiago ez gaiztotzeko, parte hartzen dudan beste blog batean (Arabatik) sartu nuen Biturie goitizenarekin. Nire atsekaberako nahaste gehiago sortu nuen, Sustatuko eta Tirakako irakurleek ez zekizkitelako jazotakoaren nondik norakoak.

Argitze aldera idazten dut iruzkin hau, eta barkamenak eskatuz sortutako nahaspilagatik.

#6. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

Tirakakide batek ¦ 2010-03-30 ¦ 15:42

Argitze aldera hau ere,
Tirakan testua sartzea eta ondotik ateratzearena egorospe Tirakakidearen erabaki librea izan dira biak ala biak.

Testua jarri zuenean tirakakide honek eta beste batek erantzun bana sartu genion testuari blogean bertan, erabilitako estiloa kritikatuz. Kitto.
Inork ez dio eskatu edo aditzera eman testurik inondik kentzeko edo aldatzeko, ez agintari berriak, ez zaharrak ez beste ezer tarteko.
Argi gera bedi hori ere.

#7. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

egorospe ¦ 2010-03-30 ¦ 15:55

Posta berriro ere Tiraka blogean dago; hortaz, mesedez eskatuko nioke administratzaileari Arabatik blogarekin egindako esteka kendu eta Tirakarena uzteko.

Eskerrik asko eta, lehen ere esandako moduan, barkatu eragozpenak.

#8. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

egorospe ¦ 2010-03-30 ¦ 16:12

Ez diot erantzungo Tirakako kide horri. Ez du merezi. Zentzumenak agintzen dit batzutan hobeto dela isilik gelditzea; txilioka ibiltzeak ez duela arrazoirik ematen.

#9. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

Gartziren danborra ¦ 2010-03-31 ¦ 08:27

Badirudi Ramon Etxezarreta, bere Donostiako txokoan, oraindik konturatu gabe zegoela zer den psoe, nahiz eta kidea izan. Gaurko berriako bi notizia: hezkuntzako kurrikuluan bi hizkuntzak parekatu; osakidetzako programa kontratuetatik euskara kendu.

#10. Ramon Etxezarreta eta Euskara askatasunez

Luistxo ¦ 2010-03-31 ¦ 09:07

Ba bai, #9ak aipatzen dituen Berriako bi notiziak: kurrikulumarena, Osakidetzakoa.

Twitterren irakurri diot lagun bati: Castellano en libertad.

Ba bai, Euskara askatasunez agindu zuen Patxi Lopezek, lehendakaritzarako kanpainan zegoela. Oker ez banago Ramon Etxezarretak idatzi zuen manifestu hura. Eta Etxezarretak gogoz kontra ari zelako lanean utzi du Jaurlaritza.

#11. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

egorospe ¦ 2010-03-31 ¦ 10:07

Gartziren danborra eta Luistxo: badirudi jarraitzen dutenei eta bazter utzitakoen ordez sartuko direnei bost ardura diela guzti horrek. Eurak, karguen bazkara.

Kargu uzteak eta izendapen berriak ez dago ulertzerik ez bada egoera politiko orokorraren balorazioa egiten. Nortzuk daude boterean, eta zergatik, eta zeintzuk dira euren asmo estrategikoak, baita hizkuntza eta kultura arloetan ere?

Nire ustez, jarraitzen dutenek eta sartzen direnek hori guztia onartzen dute; hortaz, oraingo agintarien jardueraren eta pentsaeraren irizkideak dira. Hori ahazten badugu, ez dago ezer ulertzerik.

Are: horiek karguak okupatzen dituzten edo okupatuko dituzten zuzendaritzetako askok ez dute aukerarik izango (besteask beste kargu horiek galaraziko dielako) hurrengo lege-aldian eurak karguak izateko, ez baitute boto ematerik izango. Horrekin ere bat datoz jarraitzen duten eta sartzen diren karguak. Eta hori, unean uneko gestiotxoaren gainetik dago. Demokrazia kontua da.

Apur bat ezagutzen nauenak badaki ez naizela ezker abertzalekoa. Demokrazia kontua da.

#12. Re: Ramon Etxezarretak HPS utziko du eta Lourdes Auzmendik ordezkatuko du

Sustatu ¦ 2010-04-05 ¦ 08:37

Ramon Etxezarretak azalpenak eman ditu Berriari eskainitako elkarrizketa batean.

Sailburuordetzan geratu diren bi zuzendaritza hutsak (Calzadarena, eta Auzmendi sailburuorde berriarena), "beteko dituzte Ivan Igartuak eta Begoņa Muruagak.":http://www.berria.info/albisteak/40184/Jaurlaritzak_Lourdes_Auzmendi_izendatu_du_Hizkuntza_Politikarako_sailburuorde.htm

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea