Teknologia albisteak
1

Tuentik lekuentzako orriak ditu orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-26 : 12:03

Atzotik aurrera lekuak gehitzeko aukera dago Tuentin. Berez, lehenago zegoen aukera baten eraldapena da, lehenago ere parranda lekuak gehitzeko aukera baitzegoen. Parranda leku horiek profilen etiketa bezala funtzionatzen zuten orain arte, eta horren bidez leku berera zein beste Tuenti erabiltzaile joaten ziren ikus zitekeen. Leku horietako bakoitzari orria sortu diote orain, bere argazki eta kontakturako datuekin (ikusi Eibarko Akats tabernarena adibide bezala). Parranda lekuez gain, negozio lokaletara salto egiteko pausu bat eman du honela Tuentik (dendak ere gehitu daitezke).

Aurrerapausu txikia da lehen bistan, baina estrategia oso baten lehen pausua dirudi, Tuentiren blogean aditzera ematen dutenagatik. Laster, Tuenti erabiltzaileek aukera izango dute une bakoitzean zein lekutan dauden esateko.

Lekuak dagoeneko gehituta daude Tuentin. Erabiltzaileek sortutako lekuak 3.200 dira dagoeneko, eta Tuentik duen erabiltzaile kopurua ikusita, igoko da leku kopurua 11870ren estiloko direktorio handi bat lortu arte, etengabe hazkunde prozesuan egongo dena.

Gowalla, Yelp edo Foursquare bezalako zerbitzura jo lezake Tuentik, dagoeneko dauzkan erabiltzaileen interakzioari esker.

Tuentin leku bat gehitzeko

Tuenti erabiltzaile bakoitzaren profilean bere lekuak azaltzen dira ezkerreko menuan, profileko argazkiaren azpian. Hor dago Lekua sortu aukera. Eibarko beste taberna bat sartu dugu proba bezala:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Nola gehitu lekua Tuentin | Erabiltzailea: sustatu

Irudia ez da beharbada nahi bezain argia, baina nabarituko zenuten euskaratuta duela Tuentik funtzio berri hau.

Erantzunak

Sustatu
2010-03-26 : 15:17

Tuentik honako ohar hau jarri du hasiera orrian:


Tuenti Lekuak zerbitzuarekin orain zure profilera leku gogokoenak gehitu, lagunekin partekatu eta haien berriak ikusi ahal izango duzu. Jatetxea, taberna nahiz kafetegia, leku bakoitzak bere orrialdea dauka, hara joaten diren pertsonei buruzko informazioarekin. Halaber iritziak eta argazkiak ikusiko dituzu. Profilean zeneuzkan parranda guneak orain Tuenti Lekuak bihurtu dira eta laster beste funtzionalitate batzuk ikusiko dituzu.

Erantzun

Sartu