Itzuli orri nagusira Bidali hau

UEUko Informatika eta Teknologia Berrien inguruko ikastaroak hasteko prest

© cc-by-sa  UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) ¦ 2010-03-26 ¦ 08:52 ¦ bestelakoak

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Informatika eta Teknologia Berriak ataleko bi ikastaro interesgarri aurkeztu ditu udaberriko eskaintzan eta oraindik izena emateko aukera dago. Bat "Ordenagailua eta Internet euskaraz eta bestea Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz.

Publizitatea

Lehenengoa Ordenagailua eta Internet euskaraz izenekoa da, ordenagailua euskaraz jarri nahi duenari eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi dituenari zuzendua dago eta beraz, jorratuko diren lau puntu nagusiak hauexek izango dira:

  • Ordenagailuko sistema eragilea euskaraz jartzea.
  • Ordenagailuko hainbat aplikazio (bulegotika, irudien tratamenduak eta abar...) euskaraz erabiltzea.
  • Interneten euskaraz jarduteko baliabideak erakustea.
  • Euskaraz dauden Web 2.0 tresnak erakustea.

Bigarren ikastaroa Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz izenekoa da eta on line da. Ikastaroaren helburu nagusiak hauexek dira:

  • Php programazio-lengoia ezagutu eta erabiltzea.
  • Datu-baseak atzitzea php-ren bitartez.
  • Web gune dinamikoak programatu ahal izatea.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz