|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gonak gizonezkoentzako© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2010-03-24 ¦ 09:47 ¦ zer-erantziAste honetan moda blogosferako ikur puntakoa den The Sartorialistek gizonak gonarekin jantzita atera ditu. Oso eder, gainera. Jende dotorea eta moda-modakoari argazkiak ateratzen ibiltzen den blogari honek, gizon gonadunen gaia plazaratu nahi izan du. Gertu al gaude gizon gonadunak ikusteko?
Gona gutxi ikusi dizkiegu gizonei orain arte. Nik gogoan dauzkadanak, oso bazterreko adibideak: apaiz sotanadunak eta Arantzazuko fraileen abituak, (bi jantziok desagertzeko zorian), eta Oņatiko korpus dantzariak. Hutsa eguneroko jantzietan. Hori Euskal Herrian. Eta hemendik kanpora, eskoziarreez gain, ba Miguel Bose, Amante bandido kantatzen zuen garaian, gona plisatu harekin , eta oraintsuago, Marc Jacobs disenatzailea, saiatu dena gizonentzako gona modan jartzen. Gona antzeko beste adibide bat, udan mutil ausarten batek pareoa gona moduan jantzita erabiltzen duenean hondartzako joan-etorria egiteko, ondo guapo eta eroso. Baina Euskal Herrian oso bakarren bat, gehiago Meditarraneoko uharteetan. Ostera, adin guztietako emakumeok gonak zein prakak janzten ditugu gaur egun. Prakak lorpen sozial bat izan ziren, Coco Chanel eta Munduko Bigarren Gerrateari esker zabaldu zirenak, hasieran iraultzaile izan baziren ere, gaur egun inor gutxi gogoratzen da hortaz. Gonak ere gure izaten segitzen du, eta hain beste eraldaketa jaso ditu, gaur egunean ezin dela oro har gonaz berba egin, gona motaz baizik: minigona, gona plisatua, A formako gona, arkatz gona, maxigona, gona tuboa, gona tulipa, gona globoa...
Azken hogeitamar urteotan moda asko zabaldu da gizonentzako, koloretan (gogoratzen gizonek arropa berde pistatxo edo arrosa eramatea gaizki ikusita zegoenean?), diseinuetan (praken formari erreparatzea besterik ez dago)... Baina gona ez da sartu. Horrek mentalitate aldaketa handia behar du, antza. Aurten, H&M arropa denda ezagunak, gizonentzat gonak jarri ditu salgai udaberri-udako katalogoan Gertu daude gizonak gizontasunaren azkenengo mitoetako bat eraisteko? Ikusiko ditugu gizonak gonaz jantzita? Erantzunak#1. Re: Gonak gizonezkoentzakoameslaria ¦ 2010-03-24 ¦ 10:52ikusi dira ya, ez? hori esan didate niri behintzat... #2. Re: Gonak gizonezkoentzakoSustatu ¦ 2010-03-24 ¦ 11:27Sarrerarekin zetorren irudia (gero errepikatua), aldatu dugu, irudi libreen artean gona bilatu barik, kilt bilatuta. Gizonezkoen gona eskoziarra da, kilt-a. Hona beste bat, bulegari batek jantzia: Goiko Seattlekoa ere Kilt bat da, koadroazkoa izan ez arren. Eta mutikotxo bat ere bai, kilt-arekin. Azpian, irudi libre gehiago, Elenak aipaturikoak ilustratzeko:
#3. Re: Gonak gizonezkoentzakoOier Araolaza ¦ 2010-03-24 ¦ 11:29Tradizioan nahiko zabaldua egon da gona mutilen artean. Oņatikoari "saya valenciana" deitzen zaio, eta hain zuzen ere Levante
aldekoak dira Todolellako hauek: #4. Re: Gonak gizonezkoentzakoLuistxo Fernandez ¦ 2010-03-24 ¦ 11:33Sartorialist-eko hiru eredu bikainen artean ere esango nuke bigarrena kilt bat dela, koadrozkoa bai behintzat. Neure ikuspegi beharbada hertsi eta aurreiritzizkoan, Sartorialisteko beste bi gona-gonak baino maskulinoagoa ikusten dut. Kilt bat gauza dotorea iruditzen zait... Hala ere, uste dut ni ez nintzatekeela ausartuko. Eta beste gona-gonak, are gutxiago. #5. Re: Gonak gizonezkoentzakoIņaki Olano ¦ 2010-03-24 ¦ 14:12Zergatik konformatu gona edo sotanarekin?
#6. Erregeak, zaldunak eta txotakEneko ¦ 2010-03-24 ¦ 17:23Aspaldidanik daramate gonak, luzeagoak edo laburragoak, gure mahai gainetan dabiltzaten errege, zaldun eta txotak. Kartetakoak gutxienez. #7. Re: Gonak gizonezkoentzakoarrikitaun ¦ 2010-03-24 ¦ 19:53Gona tira, baina zapata beltzak galtzerdi zuriekin? EZ, EZ, EZ, mesedez EZ! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|