Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eutsi astelehenari Trolololorekin

© cc-by-sa  Josu Lezameta, Jozulin ¦ 2010-03-22 ¦ 08:07 ¦ wtf

Sustatun. Jarraian dituzun bideo biekin, baina, astelehenak ostiralago egingo zaizkizu.

Bideoetan Edward Khil duzu, aspalditxo honetan Interneteko izar bihurtu dena. Edwardek Я очень рад, ведь я, наконец,возвращаюсь домой abestia -Biziki pozik nago, azkenean etxera itzuli bainaiz euskaraz-, Trolololo izenez ezagunagoa, kantatzen digu 1976ko bideo batean. Egia aitortzera, zinez diotsuet zoriontsuagoa naizela astelehenetan lanera Trolololo kantari etortzen hasi naizenetik.

Publizitatea

Bideoa ikusita konturatuko zineten -bikoizketan adituak izan gabe ere- ezpainen mugimenduak eta entzuten denak ez datozela bat sarritan. Eta Internet gizaki gaizto bezain trufazalez beteta dagoela frogatzekotan edo, hasi da jendea Edwarden ezpainek diotena interpretatzen. Ondoren duzue neure iritziz onena; ez dakit zenbat aldiz ikusi dudan, baina gero eta barre gehiago egiten dut. On egin eta eutsi asteari!

Erantzunak

#1. Re: Eutsi astelehenari Trolololorekin

iņaki olano ¦ 2010-03-22 ¦ 16:44

Harrigarria, hunkigarria... amerikarrek inbidiari ezin eutsirik aitortzen dute: Hau ez bada historiako letristarik handiena, urruti ez da ibiliko. Is this Weird Russian Guy The Best Lyricist Of All Time?

Hori lexiko ekonomia... hori jarrera, ziurtasuna, pose xalo eta alaia. eta gure sinpatien, asmo onen, zirrikutura iristeko duen erraztasuna...? esaten duenari lengoaia korporal eta fazialaz etekin bikaina ateratzen dio... enfin, maisua.

#2. Re: Eutsi astelehenari Trolololorekin

Sustatu ¦ 2010-03-23 ¦ 14:58

Atzo, prezeski, La Sexta telebista espainiarrean esketx bat egin zuten kantu honekin.

#3. Re: Eutsi astelehenari Trolololorekin

xuriken ¦ 2010-03-23 ¦ 15:37

Guk ere baditugu geureak (txantxa):
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Mikel Laboaren lekeitioak | Erabiltzailea: bideolari

#4. Trolololo Karaoke

Jozulin ¦ 2010-03-23 ¦ 16:01

Eta hitzak oraindik ikasi ez badituzu: Trolololo Karaoke!!!

#5. Re: Eutsi astelehenari Trolololorekin

arrikitaun ¦ 2010-03-23 ¦ 16:32

Atzo Berto ikusita flipatu nuen, ona da kabroia!

#6. Re: Eutsi astelehenari Trolololorekin

Sustatu ¦ 2010-03-25 ¦ 09:00

Meme honek Interneten jaso duen oihartzunaz informazio piloa ematen du orri honek.

Twitterren ere azaldu da gizona, na nana na nanana nanana...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

WTF: Weno, Tira, Faborez!

What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...

Atal honen zaindariak dira:

Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz