Itzuli orri nagusira Bidali hau

Dammery-les-Lys-ko supermerkatuko bideoan ez dago ETAkorik, suhiltzaile katalanak baizik

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-20 ¦ 08:09 ¦ politika

Frantziako eta Espainiako poliziek zabaldutako ustezko ETAkideen bideoan ez omen dira ETAkideak agertzen, Frantzian oporretan zeuden suhiltzaile katalan batzuk baizik, Kataluniako Generalitateak jakinarazi duenez.

Publizitatea

Goiko bideoa, dena den, Espainiako Poliziaren Youtubeko kontuan dago oraindik (ikusten den bitartean, kendu ez duten seinale); eta jendearen laguntza eskatzen du supermerkatuan ageri diren pertsona horiek identifikatzeko.

Nonbait, atzo zabaldu zituzten albisteen arabera, irudi horiek berak erabili dituzte identifikatzeko ETAkide bat, eta haren izena ere zabaldu zuten: Arkaitz Aguirregabiria.

Frantziako Barne ministerioraren webgunean ez dago oharrik ez bideoaren aferaz, ezta Dammery-les-Lys herrian asteartean izandako tiroketa eta poliziaren heriotzaz.

Erantzunak

#1. FAIL

Jozulin ¦ 2010-03-20 ¦ 13:55

Police FAIL!!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea