|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Facebooken indarra gero eta nabarmenagoa Googleren aldean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-22 ¦ 10:14 ¦ internetJoan den astean gertatu da lehen aldiz AEBetan Facebook.com bisitatuagoa izan dela Google.com baino, irakurri dugunez. Blog horretan irakurri dugunez, Facebookek lehenago ere lortu ditu Google.com-ek baino bisita gehiago Gabonetan, Urte berri egunean eta martxoaren 6-7ko asteburuan. Oraingoan aste osoko bisitak zenbatuta izan ditu bisita gehiago.
Horrez gain, jasotzen dituen bisiten gaineko profil estatistikoetan ere beste indargune bat du Facebook-ek. Alexan Google jartzen du aurretik, momentuz. Dena den, neurri batean Facebook-ek jasotzen dituen bisitetan, balio estatistiko bereziko datuak ere lortzen ditu Facebook-ek, Googlek baino areago doazenak. Sustatun zerbaiten aldeko orrialde bat sortu duenak konproba dezake hori, sistemak eskaintzen dizkion insights edo estatistikei begiratuta:
Hauek dira, Sustatu.com orriak dituen 328 zaletuen piramide estatistikoa. Datu hauek page edo orrialdeekin agerrarazten ditu Facebook-ek, ez lagun-taldeekin edo talde hutsekin. Sustatuk profil pertsonal bat du Facebook-en, eta zaletu-orria ere bai. Publizitatearentzako xede-taldeaFacebook-eko estatistika pertsonalak agerikoak egiten diten beste alor bat iragarkiak kontratatzeko orduan da. Edozeinek sor dezake iragarki bat, eta haren agerpena programatzen ahal duzu Facebook-en. Googlek hitz-bilaketen arabera iragarkiak zuzentzeko duen indarra handiagoa da oraindik (Adwords programa), erabiltzaileak bilaketa zehatzetara daudelako enfokatuta Googlen. Facebook-en, ez da horrenbeste zerbait bila zabiltzala, sozializazioa baizik, baina hala ere, iragarkiekin lortu daitekeen target edo xede-taldearen definizioa oso handia. Hona, adibidez, xede-talde jakin bat markatzen lortu dugun datu parea, adin-talde batean zenbat lagunek ikusiko luketen, eta zenbatek nagusiagoak aukeratuz gero.
Iragarkiak, jakina, bakarrik zuk nahi duzun xede-taldeari erakutsiko zaizkio. Eta murriztapenak egiten hasita, soilik urtebetetzea dutenen artean ere aukeratu dezakezu iragartzea. Hona xede-taldea definitzeko interfazearen parte bat:
FacebookGoogle-201003.jpg 29KB (30599 byte) |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|