Señoras fenomenoaren aurrean Gizontxoak datoz orain Facebookera
| Sare-sozialak | 2010-03-25 : 08:03
Señoras fenomenoak izugarrizko zabalkundea izan du Facebooken. Bilaketa bat eginda 12.000 orri inguru azaltzen zaizkigu sare honetan, eta beste 500 talde inguru. Eta euskaraz? Euskaraz ez daude andereak, lehenago agertu dira gizontxoak.
Gizontxo-orri hauek arakatu ditugu oraingoz Facebooken:
- Gizontxo jubilatuak, obrei begira
- "Gizontxo Ertzainak, autoa espaloian utzita":
- Berdez jantzitako gizontxoak, kontrolak egiten
- Gizontxoak, puru-usaineko bibotearekin
- Gizontxo Ertzainak, autoa espaloian utzita
- Gizontxoak, besteen diruarekin jolasean
Facebook erabiltzaile euskaldunak erdal orrien zale egiten ari dira. Segundu gutxitan sortzen da Facebook orri bat.



