|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskarazko kantuekin egindako lip dub lehiaketa© cc-by-sa Eibar.ORG ¦ 2010-03-17 ¦ 08:51 ¦ zinemaSarean azkenaldian hedatzen ari den fenomeno honen euskarazko produkzioa sustatzeko asmoz, lehiaketa antolatu dugu Eibarko Udaleko Euskara Sailak eta Eibar.ORG elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearen laguntzarekin. Apirilean grabatu beharko dira lanak, Eibarren, eta talde irabazleak 6.000 euro lortuko ditu: 5.000 elkarte horren kide diren dendetan gastatzeko eta beste 1.000 eskudirutan. Donostian Lip dub bat filmatu zutela albiste izan zen Sustatun urtarrilean, eta hortik etorri zen lehiaketa hau antolatzeko ideia. Erref.: Euskarazko kantuekin egindako lip dub lehiaketa (eibar.org) Erantzunak#1. Re: Euskarazko kantuekin egindako lip dub lehiaketaasier ¦ 2010-03-17 ¦ 09:52Oso ideia ona! Animo! #2. Re: Euskarazko kantuekin egindako lip dub lehiaketaSamstag ¦ 2010-03-17 ¦ 09:56Hau ez da lehiaketa baterako egindakoa, baina gure herri erdia agertzen da: #3. Re: Euskarazko kantuekin egindako lip dub lehiaketaJosu Mendicute ¦ 2010-03-17 ¦ 13:07Samstag, lehiaketa honetan bideoak ezin du mozketarik izan, bideoa sekuentzia planoan izan behar da. Ikusi adibide batzuk Eibar.org-en. Sekuentzia planoa: Jarraian, planoen arteko ebaketarik gabe, filmatzen den sekuentzia. (hiru.com) Horietako bat ekarriko dut hona: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozinema gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|