Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sokatira, zezen festa handi hori

© cc-by-sa  Imanol Murua Uria ¦ 2010-03-16 ¦ 11:16 ¦ aktan-jasoa

Miguel Sanzek erakutsi zigun ezpata Demostenesena zela, "sine die" sain dei ahoskatzen dela eta Agur Jaunak dantza daitekeela. Orain, Nafarroako Parlamentuak, sokatira zezen festen artean dagoela erakutsi digu.

(Iruñeko entzierroari egin izan zaio aitorpen ofiziala) Pero se trata de una concepción parcial del verdadero valor cultural y de la necesidad de un adecuado tratamiento del denominado patrimonio cultural inmaterial de los festejos taurinos propios de Navarra, no sólo los encierros por la calle, también la sokatira, los recortes y las anillas.

Nafarroako Parlamentuak, CDNren proposamenez eta UPNren eta PSNren babesarekin, zezen festak Nafarroaren ondare kultural izendatzeko onartu duen adierazpen instituzionalekoa da pasartea.

Erref.: Sokatira, zezen festa handi hori (www.diariodenavarra.es)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Sokatira, zezen festa handi hori

Xabier ¦ 2010-03-17 ¦ 08:51

Sokatira esan duelako horrela jartzea ere... Hori da hori tikismikiskeria!
Sikiera txerrimuturra esan izan balu...

#2. Miguel Sanzen perlak

Sustatu ¦ 2010-03-17 ¦ 09:24

Muruak hemen kontatu dizkigun Miguel Sanzen beste hankasartze horien berri ere bilatu dugu sarean.

Sine die / sain dei delakoa, Luis Bandres zenaren artikulu batean aipatua aurkitu dugu, baina Bandresek ez zuen erreferentzia zehatzik ematen noiz esan ote zuen hura Sanzek. Garan argitaratu zen artikulu hori 2004ko otsailean, eta testua hemen ere badago.

Damoklesen ezpataren ordez, Demostenesen ezpata aipatu zuenekoa ere, erreferentzia askotan aurkitu dugu, baina jatorrizkoa non eta nola, ez dugu lortu identifikatzea. Juan Kruz Lakastak aipatzen du hura artikulu honetan, beste batzuekin batera ("me pongo como un obelisco" esan omen zuen behin, gaztelaniazko "como un basilisco" denean esamoldea; baina honen beste aipurik ez dugu aurkitu inon).

Agur Jaunak dantzatzearena, ordea, Nafarroako Parlamentuko aktetan dago jasoa. 1998ko azaroaren 4ko saioaren transkribapenean (PDF) dago jasoa honakoa:

Yo sé cantar jotas y sé cantar zortzikos. Y yo me temo que usted, señor Ciáurriz, no sabe cantar más que zortzikos. Ese es el problema. Ese es el problema de la música. Y hasta sé bailar el Agur jaunak.

Beste suzedido bat Gabonetako mezuaren testuan irakurtzeko jarri zizkioten hitzena da, nonbait agiri gisa zabaldu ere egin zena: **Gabón-soríon-chúak-isán**

#3. sanzen, sanzen txakur txiki baten karameluak

Damosklatostenes ¦ 2010-03-17 ¦ 12:16

Bideo honetan ere garbi gelditzen da zein azkarra eta argia den gure Miguelico. 4 minutuko bideoa izan arren, benetan merezi du osorik ikusteak.

Dena dela sokatirarena ari gara komentatzen, baina okerrena da, niretzat bederen, zezenketak Ondasun ezartzea. Eta CDNkoak izan dira proposatu dutenak. GORA NAFARROA TAURINOA!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz