Itzuli orri nagusira Bidali hau

John Carlinen bertsioa Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketaz

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2010-03-13 ¦ 08:47 ¦ aktan-jasoa

John Carlin atzo Donostian zegoela aprobetxatuz, aukera ezin hobea zen jendaurrean galdetzeko ea zer kristo gertatu zen Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketa famatuarekin.

Publizitatea

Carlinek zera esan du gutxi gorabehera:

Estaba esperando que alguien me hiciera esta pregunta aquí. He leído muchas cosas al respecto que no se ajustan a la verdad. Pero no me ha extrañado nada esto, conociendo como conozco a los de mi gremio (los periodistas). Fue una iniciativa en común con El País. No es cierto que el Gobierno nos denegara el permiso para la entrevista. Simplemente no nos contestaron. Puede que la carta no llegara a su destino. ¡Quién sabe! En todo caso, fue una pena que no pudiera entrevistar a Arnaldo Otegi.

Erosoagoa iruditu zaio, noski, Hegoafrikan aurten ospatuko den Munduko Futbol Txapelketari buruz egindako hurrengo galdera. Amaieran, interesa agertu du Imanol Murua Uriak Loiolako prozesuaz atera berri duen liburuaren inguruan. Jakin nahi zuen ea noiz plazaratuko den gaztelaniazko edizioa.

Erantzunak

#1. Re: John Carlinen bertsioa Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketaz

Teketen ¦ 2010-03-13 ¦ 10:16

Zentru penitentziario batetik erantzuna ez jasotzea, baimena ukatzea da. Gutuna iritsi ez bazen, zertifikatua bidali txo. Interes gutxi elkarrizketa egiteko. Harritu nau hala ere, El Pais egunkariaren ekimen bat izateak. Beharbada azken momentuan hauek damutu eta ez zuten gutuna bidali?

#2. Elkarrizketa

iturri ¦ 2010-03-13 ¦ 10:45

@teketen: argi dago hori dela Carlinek publiko esan dezakeena. Benetan zer gertatu zen, egunen batean jakingo dugu.

Badirudi ez zela elkarrizketa hori egiteko unea, baina momentu hori iritsiko da.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz