|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ramon Etxezarreta: "Prozesu honetan, 'Egunkaria' ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da"© cc-by-sa Goiena Telebista ¦ 2010-03-13 ¦ 07:52 ¦ egunkaria-libreAsteon Goiena Telebistan elkarrizketa egin diogu Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari. Egunkaria-z gain, euskararen erabileraz, ETBz eta tokiko euskarazko hedabideez jardun du. Hemen duzue elkarrizketa ikusi eta entzuteko modua. Egunkaria auziaren gainean galdetuta, hauxe esan du: "Bidegabekeria handia da egunkari bat ixtea jendarte demokratiko batean. Ekintza guztiz larria da. Euskarari gerta dakiokeen faktorerik positiboenetakoa izango litzateke absoluzioa. Bake giroa ekarriko luke. Prozesu honetan, Egunkaria ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da, neurri batean. Eta inportantea da esan ahal izatea euskara biolentziaren mundutik urrun dagoela". Bi partetan zatitu dugu bideoa. Goian duzue hasiera, eta hemen jarraipena. |
Egunkaria Libre!Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara. Kasuko FAQ edo galdetegia. Albiste gehiagoegunkaria-libre gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|