Itzuli orri nagusira Bidali hau

SOS Iruņa-Veleia taldearen webgunearen aurkezpena

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-16 ¦ 10:18 ¦ bweb

Webgunea aurkeztuko du bihar, hilak 17, SOS Iruņa-Veleia elkarteak. Ostraketan iruzurrik izan ez dela, eta ikerketa gehiago egin behar dela defenditzen du talde honek. Webgunea izatez irekia dago jada, agiri batekin eta haren aldeko izenpeekin, baina suposatzen dugu inaugurazioaren ondoren eduki gehiago azalduko direla. Aurkezpena (zenbait ekitaldi programan) 19.30etan izango da Jimmy Jazz aretoan, Gasteizko koronazio kaleko 4.ean.

Erref.: SOS Iruņa-Veleia taldearen webgunearen aurkezpena (www.sos-irunaveleia.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: SOS Iruņa-Veleia taldearen webgunearen aurkezpena

Xabi ¦ 2010-03-17 ¦ 00:33

ez, ez da iruzurrik izan, hain zuzen ere ez diotelako inori ziria sartu. Orain segi justifikazio bila eta zuen gezurrekin beste norapait faborez eta utz herria bakean.
Euskal Herriari eta euskara berari egin diozue iruzur zuok.

#2. Re: SOS Iruņa-Veleia taldearen webgunearen aurkezpena

SOS Iruņa-Veleia ¦ 2010-03-17 ¦ 08:49

Asteazken honetan, martxoaren 17an, arratsaldeko 19:30ean www.sos-irunaveleia.org webgunearen aurkezpen ekitaldia antolatu du SOS IRUŅA-VELEIA Plataformak, Gasteizko Koronazio kaleko 4 zk-ko JIMMY JAZZ aretoan.

Bertan Plataformaren agurraren ostean, Eliseo Gil Aztarnategiaren zuzendari ohia, Idoia Filloy Aztarnategiaren zuzendarikide ohia eta Koenraad Van Den Driessche Geologo doktoreak hitza hartuko dute, webgunearen egitura, edukia eta nondik norakoak azaltzeko: hasteko, auziaren testuingurua eta egungo egoeraren berri; bigarrenik, Ostracabase atalaren azalpena, non aztarnategian agerturiko ostraken fitxa teknikoa ikusi ahal izango den, argazkiez lagunduta, agerturiko sektoreka eta unitate estratigrafikoaren arabera sailkatuak; eta hirugarrenik, besteak beste, grafitoak benetakoak izan daitezkeela edota arkeologia metodoa egokia izan dela dioten15 txostenen berri emango da.

Jarraitzeko, ekitaldirako espresuki prestaturiko Gorka Aginagalde eta Belen Nevado aktoreen sketxaz eta Josu Zabala (Hertzainak), Bingen Mendizabal eta Alex Ruiz de Azuak ekarritako zuzeneko musika saioaz gozatu ahal izago gara, luntx herrikoi eta xume bati paso emateko. Sarrera librea da eta gaian interesatua dagoen hiritar oro gonbidatua dago.

Halaber, SOS IRUŅA-VELEIA Plataformatik gogorazi nahi dugu auzia argitzeko analitika berriak egitea eskatzen duen Manifestuaren aldeko sinadura bilketak aurrera darraiela (1.800 sinadura bildu dira orain arte) eta, beraz, ohar honen bidez hiritarrak manifestuarekin bat egin eta sinatzera ere -webgunearen bitartez- gonbidatu nahi ditugu. Ildo horretatik, eranstea auzia argitzeko argudio zientifikoei begirako lanean segituko dugula, eta aurrerantzean ekimen gehiago antolatuko ditugula, egiaren aldeko informazio zehatza eta zabala eskaini eta ezagutu nahian.

#3. Ostraken datubasea

Sustatu ¦ 2010-03-17 ¦ 09:36

Dagoeneko gaur webgunea edukiz hornitua ageri da. Besteak beste, ostraken datubase bat osatu dute, zein atal non aurkitu zen, zer testu dakarren...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

BWEB

BWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat.

 

 Nabigatu euskaraz