Itzuli orri nagusira Bidali hau

Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-12 ¦ 07:30 ¦ kirola

Baskoniaren partidua amaitu aurretik bota du kronika Marca-k sarera. "Caja Laboral se despide de la euroliga con una bochornosa actuación". Marca da Espainiako kirol webgune eta egunkari indartsuena.

Publizitatea

Galtzen zihoan, baina berdinketarekin luzapena behartu, partidari buelta eman eta aurrera egin du Baskoniak. Edukia aldatu dute gero Marcakoek. Baina batzuek gorde dute lehen publikatu duten pantaila-irudia.

Partiduaren kronika euskaraz hemen.

bochornosa.jpg 29KB (30441 byte)

Erantzunak

#1. Re: Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren

Txarli ¦ 2010-03-12 ¦ 08:47

Badirudi Marca-koek barkamena eskatu dutela. Hau marka!
via Dani Reguera FB

#2. Re: Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren

indezent ¦ 2010-03-12 ¦ 09:44

Egia esan, nik ere berdina pentsatu nuen partida bukaeran. katea aldatu eta Baskonia a parir jartzen aritu ginen ordu erdiz anaia eta ni. Gero, intereneten begira (euroligaren web-gunean, hauek ez dute horrelako hankasartzerik egiten) eta aho bete hortz geratu ginen.

Urteak dira ez dela horrelako partida amaiera bat ikusten. Sinestezina!

Eta Marcaz ze esan? Ba behin baina gehiagotan egin zutela ridikuloa atzo. Begira hemen.

#3. Re: Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren

Sustatu ¦ 2010-03-12 ¦ 09:55

Marcaren jokabideaz Joxe Aranzabalek ere idatzi zuen duela gutxi

#4. Re: Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren

Dani Reguera ¦ 2010-03-12 ¦ 10:20

Hemen dago bere zuzenketa:
"Hola a todos. Efectivamente, se ha tratado de un error en la publicación de la crónica por el que queremos pedir disculpas. Como sabéis, en los partidos igualados se intentan escribir dos crónicas para salir con una de ellas (lo antes posible), según como sea el resultado. El error ha sido, como adelantamos al principio, a la hora de publicar la noticia. En cualquier caso, sólo queda pedir disculpas y darle la enhorabuena a Caja Laboral. Muchas gracias por avisarnos del error. Sois los mejores."

#5. Baskoniaren garaipen bihurria, berdinketa tarteko

Sustatu ¦ 2010-03-12 ¦ 10:46

Partidaren amaierak izan zuen beste kontu aipagarririk...

Sailkatzeko, Baskoniak irabazi beharra zeukan, baina Khimki talde errusiarrak bere partidua irabaziz gero, bi taldeen arteko puntu diferentzia zegoen jokoan.

Khimkik 96-83 irabazi zion Olympiakosi, eta emaitza horrek behartzen zuen Baskonia gutxienez 5 puntuko aldearekin irabaztera.

Partida osoan galtzen joan ondoren, azkenean hurbildu ziren, baina puntu bat edo bigatik irabazi izan balio Baskoniak Cibonari, alferrik izango zen. Hori baino, hobeto zetorkion luzapena jokatzea.

Eta horretarako modua izan zuten. Azken segunduetan, puntu bategatik galtzen zuen Baskoniak, eta jaurtiketa libreak egokitu zitzaizkion. Biak sartuz gero, irabazi, baina kalera. Bat sartu behar zuen jokalariak, eta horixe egin zuen, lehenengoan huts (baina saskiko eraztunera botata, ze nahita kale eginez gero falta izan zitekeen), eta bigarrena sartu egin zuen.

Berdinketarekin, luzapena jokatu zuten, eta orduan bai, aurretik jarri, eta aldea egiteko denbora izan zuten 102-90 nagusitu arte luzapeneko 5 minutu horietan.

#6. Re: Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren

Unai ¦ 2010-03-12 ¦ 12:43

Izan ere gaur ezin duzu zure saskian baloia sartu... lehen bai. Real Madridek behin egin zuen luzapenera ez joateko.

"Historia del baloncesto: La canasta que cambió las normas":http://www.blansket.com/historia-del-baloncesto-la-canasta-que-cambio-las-normas/

#7. Amarruak saskibaloi partiden amaieran

Luistxo ¦ 2010-03-14 ¦ 20:29

Interesgarria, Unai, Real Madriden partida zahar horretako tranparena. Eta nola arauak aldatu zituzten gero...

Baina jarritako arauek ez zituzten amarruak geldiarazi. Beste neurri matematiko bat hobea izango zen. Horra proposamena: luzapenean amaitutako partidetan, ez da tanto aldea average-rako kontuan hartuko, eta puntu bakarreko aldea zenbatuko da.

Arau horrek Real Madrid salbatuko zuen: amarru beharrik gabe, tanto aldea ez zen handituko. Aldiz, Baskoniaren amarrua ebitatuko luke, alferrekoa izango zitzaielako luzapena jokatzea, sailkatu gabe geratuko ziren (ez bada, noski, txapelketako average-etan beste luzapen batzuetako tantuak deskontatu behar direla)-

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz